[eibar] Marlaska Eibarren dago?

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Or, Urt 10, 20:33:42, CET 2020


Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan.
Ahoz eta artxibuetan.

Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez
antzerakorik Eibar osuan.
Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen
toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta.

Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri,
Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina
auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna
izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar.

a.



Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreategi a bildua eibar.org) erabiltzaileak
(2020 urt. 10, or. (17:17)):
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt. 10, or. (16:42)):
>>
>> Arratsalde on,
>>
>> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu duzuela, baietz? ;-)
>>
>> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa omen da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico Nacionalak.
>>
>> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768
>>
>> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste tokirik aurkitu.
>
>
>
> Hemen IGNren mapan nola agertzen dan:
>
> https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN
>
> Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak edo izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike, adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da ba...
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago