[eibar] Marlaska Eibarren dago?

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
As, Urt 14, 16:08:51, CET 2020


Ez. Deitura Burgos-Guadalajara aldean da ugarien. Bizkaian ere pixka bat.

Gari

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txargain a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2020 urt. 14, ar. (16:07)):

> Euskaltzaindiaren deitura basean, behintzat, ez dago Marlaskarik. Baiña
> batek daki zer esan detsan epailliari bere senar filologoak!
>
> leire n
>
> Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020 urt.
> 14, ar. (15:59)):
>
>> Eskerrik asko!
>>
>> Bai, jakina da IGNren datubasean gauzak ez daudela guztiz ondo. Adibidez
>> Karakate alboan badago "Karate gan" toponimo bat   ;-)
>>
>> Asierrek ahoz esan dit Marlaska izenak ez daukala itxura euskaldunik.
>> Bila ibili naiz nere aldetik eta toponimo moduan ez dago horrelakorik
>> IGN-ren datubase osoan.
>>
>> Nire hipotesia (kontuz, guztiz oinarririk gabekoa!) hauxe da: Grande
>> Marlasca epaileak bere abizenaren erreferentzia bila IGNko fitxa aurkitu
>> zuen eta ordutik uste du bere abizena eibartarra dela eta horregatik jarri
>> zuen K-rekin.
>>
>> Gari
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asarasua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> urt. 10, or. (20:34)):
>>
>>> Eibarko mendi-toponimia jasotzen jardun genduan 2002-2003 inguruan.
>>> Ahoz eta artxibuetan.
>>>
>>> Mapan eta datu-basian begiratu dot, eta ez dago ez Marlaskarik eta ez
>>> antzerakorik Eibar osuan.
>>> Kiñarra inguru horretan, fonetikoki hurren(-edo) egon leikiazen
>>> toponimuak: Arraska, Aranbaltz eta Arlasta.
>>>
>>> Mikelek diñuan moduan, mapa horretan akats txiki asko dagoz (Saurri,
>>> Aramaltze, Igartuzelan, Lopezen, Marigorbe, Aizbakar...). Baina
>>> auskalo. Toponimo haundi moduan agertzen da, bailara osorako; ezaguna
>>> izan biharko litzake inguruko basarrixetan. Mertxeten galdetu bihar.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreategi a bildua eibar.org) erabiltzaileak
>>> (2020 urt. 10, or. (17:17)):
>>> >
>>> > Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020
>>> urt. 10, or. (16:42)):
>>> >>
>>> >> Arratsalde on,
>>> >>
>>> >> Ez nabil ministroaz, toponimoaz baizik, baina mezua azkar zabaldu
>>> duzuela, baietz? ;-)
>>> >>
>>> >> Ez nekien, baina Txontatik Salbatore ermitara goazelako toponimoa
>>> omen da Marlaska, edo gutxienez hori dauka apuntatuta Instituto Geográfico
>>> Nacionalak.
>>> >>
>>> >>
>>> https://www.openstreetmap.org/node/1242984787#map=17/43.17721/-2.45768
>>> >>
>>> >> Ezaguna da? Ez da akats bat? Munduan ez dut izen hori duen beste
>>> tokirik aurkitu.
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > Hemen IGNren mapan nola agertzen dan:
>>> >
>>> >
>>> https://www.ign.es/iberpix2/visor/?&x=-273958.00&y=5338892.00&level=15&srid=3857&visible=MTN
>>> >
>>> > Kasu konkretua ez dakit, baina beste leku batzuetako izenek akatsak
>>> edo izen osatu gabeak dirudite eta hau ere holako kasu bat izan leike,
>>> adibidez, hor goiko mapa horretan: "Uribeko kiroldegiak" -> "Unbeko
>>> kiroldegiak" izango da ba... edo "Igartuzelan" -> "Igartuzelai" izango da
>>> ba...
>>> >
>>> >
>>> >
>>> > ________________
>>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200114/38b98d7b/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago