[eibar] Arrate Ibargutxi

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Iga, Urt 19, 21:39:55, CET 2020


Gabon, lagunok
Aste honetako eta kitton Arrate Ibargutxiren gaiñeko artikulua dakar.
https://etakitto.eus/berriak/gizartea/arrate-ibargutxiri-aitortza-egiteko-ordua-heldu-da.html
Betittik ezagutu arren, ez nekixan alde sortzaille hori zekanik. Kantuak be
ez nittuan ezagutzen. Izan leike Imanol (gizona) ezaguna eta ekintzaillia
izanda, bera atzian ezkutatuta geratzia? Berana hain inportantia ez
zalakuan?
Kantuena baiño gehixago harrittu nau idatzi eta argitaratu izan dablea,
baitta premixo batzuk irabazi be! Halakorik!
Aitortza egitteko orduan aillegau dala esaten dau artikuluak, baiña ez dau
esaten ezer egingo dan. Zelakua izango da aitortzia?
Ezingo litzakez ipoiñok berragitaratu? Edo behintzat on-line jarri?
Sorpresa politta hartu dot. Ia ezkutuan dagozen hórrek danok argittara
etaratzen dittugun!
leire, begiak talo eginda
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200119/dbe09aeb/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago