[eibar] Arrate Ibargutxi

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Al, Urt 20, 08:43:23, CET 2020


egun on,

Leire Narbaiza Arizmendik:
> Aste honetako eta kitton Arrate Ibargutxiren gaiñeko artikulua dakar. https://etakitto.eus/berriak/gizartea/arrate-ibargutxiri-aitortza-egiteko-ordua-heldu-da.html
> Betittik ezagutu arren, ez nekixan alde sortzaille hori zekanik. Kantuak be ez nittuan ezagutzen. Izan leike Imanol (gizona) ezaguna eta ekintzaillia izanda, bera atzian ezkutatuta geratzia? Berana hain inportantia ez zalakuan?

Neuk be ez nekixan, eta aldamenian bizi izan gara bizi guztian! ;(

Kantuak oso ezagunak dira gaur egungo ume eta gaztien artian.
Azkenengo 15-20 urtiotan urtero ikasi eta kantau izan dira Ikastolan,
sanandresetan zein sanblasetan.

> Kantuena baiño gehixago harrittu nau idatzi eta argitaratu izan dablea, baitta premixo batzuk irabazi be! Halakorik!
> Aitortza egitteko orduan aillegau dala esaten dau artikuluak, baiña ez dau esaten ezer egingo dan. Zelakua izango da aitortzia?

Nik aittu dotengaittik, artikulu bera da aitortzia. Bere izena azalera
ataratzia.
Ez dot uste ezer antolatu (nahi) danik.

> Ezingo litzakez ipoiñok berragitaratu? Edo behintzat on-line jarri?
> Sorpresa politta hartu dot. Ia ezkutuan dagozen hórrek danok argittara etaratzen dittugun!

Eibar.org-en badago 1998tik (edo) dago Materixala atala ;)

a.


> leire, begiak talo eginda
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago