[eibar] Sagartegieta
Oier Gorosabel Larrañaga
txikillana a bildua eibar.org
Ast, Eka 11, 13:23:14, CEST 2020
Sarteikua bai, begibistakua da: ondare ale askoren modura, gauza
pozgarri eta interesgarrixa beharrean, iñori interesatzen etxakon
"marroi" bat da. Batek baiño gehixago arnasa hartuko dau behingoz
jausten danian.
Indianokuan argazkixa neretako be barrixa da. Errekiakin batera
Ariatzako ariatzia estali barrikua, imajinatzen dot. Suelo urbani$$$$able!
O.
El 11/06/2020 a las 11:46, Gari Araolaza escribió:
> Sagartegieta jauregiaren egoera herritarrok ahaztuta daukagu, baina
> gaur kasualidadez aurkitu dut Javier Martin Lapeyra badabilela
> idatziak egiten eta instituzioei galderak egiten, ea zerbait mugitzen
> den. Azken albistea aurtengo otsailekoa, Jaurlaritzatik erantzun
> diote. Bertan daude idatziak eta jauregiaren egoeraren argazkiak
>
> http://javitxooo.blogspot.com/2011/06/sagarteguieta.html?m=1
>
> Mezu honek balio beza gaia pixka bat astintzeko, baina ez dirudi
> inondik mugimendurik dagoenik, eroriko da halako batean eta kitto. A
> otra cosa mariposa. "Erakundeen" ardura izango da, baina baita jabeena
> eta herritarrona ere bai.
>
> Bide batez, atzo ikusi nuen sarean Indianokua jauregiaren argazki bat.
> Argazki hori ikusi gabe neukan:
> https://twitter.com/Eibarreses/status/1270450038997766144
>
> Gari
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200611/f07b2603/attachment.htm>
Eibartarrak posta zerrendari buruzko
informazio gehiago