[eibar] Ego ibar geografikua

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Lar, Mar 7, 11:06:59, CET 2020


2007ko honek balio deuk? XDD
https://eibar.org/blogak/sarasua/209

Bide batez, hik bialdutako Wikipediako artikulu horretan ikusi juat
nik 2007xan botatako galdera bat erantzunda dagola, korapilua askatu
dala. Ego errekian itturburu hidrologikua zein ete dan (Trabakua
inguruan dagola diñozue).

Oin, korapilo linguistiko-toponimikua askatzia falta!

Izan be, Ego errekiak Eibarren bakarrik daka EGO izena. Ez gorago, eta
ez beherago. Eibartik kanpo beste izen batzuk hartzen dittu: Berano
eta Urtia Ermuan; Aixola Elgetan eta Eitzagan... eta Deba Maltzagatik
aurrera).

Orduan, zein ete zan, jatorriz, Ego errekia?

* Berano errekia? (hidrologixiak eta herrixak diñuenan arabera)
* Aixola errekia? (Juan San Martinen teorixia)
* Deba errekia? (Bittor Kapanagan teorixia).

Neri hirugarrena gustatzen jata, zelan ez! ;)

Kapanagan teorixia:
* Bizkaiko 2 muturretako ibai nagusixak ez dake euskerazko izenik
(Nerbioi eta Deba).
* Bizkaiko antxiñako tribuak beste izenen bat erabiliko zeben.
* Kapanagan proposamena (ez da teorixa mailara heltzen): Deba errekia
EGO deitzen zan; eta Nerbioi errekia IPARRIBAI (Aperribai toponimua ei
dago Ibaizabalek eta Nerbioik bat eitten daben toki berian). Eta bixen
artian dago Artibai.

a.

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga (txikillana a bildua eibar.org)
erabiltzaileak (2020 mar. 7, lr. (09:45)):
>
> Aupa sorlekhüko biztanleak
>
> Openstreetmapseko zaliei, Gari-eta.
>
> “Ego ibarra”ri buruzko artikulutxo bat idatzi dot wikipediarako, hau da,
> Eibar eta inguruko hiribilduak sortu baiño lehen hamen egon zan
> “burdinolen industrialde” horri buruz, “Egoko jaun” misteriotsuaren
> menpean. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ego_ibarra
>
> Bistan da, Ego ibarra ( = Ego ibaixan arro hidrografikua) egitura
> geografiko bat da, eta ez dau ezelako muga politikorik errespetatzen,
> ezta Gipuzkoa/Bizkaia artekuak be. Maitte-maitte dot mugak hausten
> dittuezen hónek eskualdiok; espeleologian askotan pasatzen jaku (Jorrios
> = Bizkaia + Kantabria, Larra = Biarno + Huesca + Nafarroa + Zuberoa,
> Iluntzar = Urdaibai + Lea Artibai, Gorobel / Sálvada = Burgos + Araba…).
>
> Total: artikulurako mapatxo bat erabilli nahiko neukiala, baiña ez
> dakitt nundik jirau, mapa tresnak normalian muga politikuak nabarmentzen
> dittuezelako. Posible izango ete litzake nunbaittetik Ego ibarran mapa
> GEOGRAFIKO bat lortzia, ubidiak errepresentatuz, muga politikuak kontuan
> hartu barik? Copyleft, noski.
>
> O.
>
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago