[eibar] Itxialdia

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Lar, Mar 21, 11:36:30, CET 2020


Eskerrik asko kontatzeagatik Elena! Poza eman dit zure kontakizunak.
Atzo atzerrian bizi den lagun batekin aritu ginen bideo-konferentziaz.
Modako gaitzak jota zegoela esan zigun, larritasunez kontatu ere.
Azterketaren emaitzak ez zituen oraindik, baina sintomak eta azken asteotan
lanean zein hiritan izan den kontuan hartuta, nahiko argi zuen positibo
emango duela. Bera ez zen gai gaitza izendatzeko. "Harrapatu nau", "sartu
zait", "positibo emango dut" esaten zuen, baina gaitza bere izenez ezin
aipatu oraindik. Izendatzeak, esateak, kontatzeak... gauzak egin, izan,
gertatu arazten omen ditu, eta Elena, zu zure hitzak ere bazara. Biba zu.
oier.

On Sat, Mar 21, 2020 at 11:12 AM Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com> wrote:

> laztan haundi bat eta animo, Elena!
> Ez euki dudarik dana ondo urtengo dala!
> a.
>
>
> Hau idatzi du Elena Laka (burdinateplaza a bildua hotmail.com) erabiltzaileak
> (2020 mar. 21, lr. (10:30)):
>
>>
>>
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>> kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>> 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
>> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
>> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
>> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>> presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>> dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>> ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>> bukatzen denean.
>> Mx
>> Elena
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200321/d0acac08/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago