[eibar] Itxialdia

josu garate arkitetua a bildua gmail.com
Lar, Mar 21, 12:07:29, CET 2020


Besarkada handia eta indarra leihoetatik bestaldera kabitzen diren bestekoak!
Halako leziorik gutxi aspaldian...ikasiko ote dugu zerbait hau dena bukatzean?! Bukatuko ote da baina...



aRKITETUa

JGS

> El 21 mar 2020, a las 11:11, Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com> escribió:
> 
> laztan haundi bat eta animo, Elena!
> Ez euki dudarik dana ondo urtengo dala!
> a.
> 
> 
> Hau idatzi du Elena Laka (burdinateplaza a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2020 mar. 21, lr. (10:30)):
>> 
>> 
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez, kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99 emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez, itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak, gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak, sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz, momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka, kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen, lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia bukatzen denean.
>> Mx
>> Elena
>> 
>> 
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
> 
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200321/58b11e8d/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago