[eibar] Itxialdia

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Lar, Mar 21, 17:14:55, CET 2020


Aupa, Elena, eder hori!
Zu, bai, zu, ospittaleko ohian be ezpanak gorri eginda! Hala bihar dau
seņora eibarresa on batek!
Lenguaje belikuak ez dau mesederik egiten, iņungo kasutan, eta gitxiago
gaixotasun baten aurrian. Eta egixa da, noberaren esku ez dago kemena,
baiņa bai, lehenengo munduko osasungintzak salbatzen gaittu. Bertan
biharrian dabizeneri txaloka gabiz egunotan. Eta merezi dabe, batez be
trantze hónetan!
Eskerrik asko kontatziagaittik, eta biba zu, ez galdu dotoretasun hori!
Sinfalta, hau guztiau amaitzen danian, bazkari edo afarixa egin bihar dogu,
bai ala bai. Gauza asko dakaguz ospatzeko!
Laztan bat, Elena. Besarkada bat danori, lagunok!

leire n

Hau idatzi du Mikel Larreategi (larreategi a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020
mar. 21, lr. (12:14)):

> Mosu haundi bat Elena!
>
>
>
> Mikel
>
> --
> Mikel Larreategi
>
> Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2020
> mar. 21, Lar 10:30):
>
>>
>>
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>> kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>> 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
>> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
>> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
>> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>> presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>> dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>> ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>> bukatzen denean.
>> Mx
>> Elena
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200321/c07a1ad9/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago