[eibar] Itxialdia

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Iga, Mar 22, 00:49:54, CET 2020


Kaixo Elena,

Indarra Eibartik! ❤
Hunkigarrixa zure mezua. Ziur ondo juango dala.✨

Ederra erizainei eta langileen inguruan diñozuna. Ahizpa eta ama erizainak
dira eta oso une latzean daude. Espero daigun Madril eta Italia dauden
puntura ez ailegatzea. Mesedez.

Segi daigun amesten. 💐
Ezpainak gorri ta beti aurrera!
Zaindu. 😘

Ane




El sáb., 21 mar. 2020 19:43, Josu Ibargutxi <jibargutxi a bildua gmail.com> escribió:

> Ánimooooo...Elena!!
> Eutsi goiari!!
> Muxu bat
> Josu
>
> El sáb., 21 mar. 2020 10:30, Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
> escribió:
>
>>
>>
>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>> kontatu egingo dizuet:
>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>> 1ean iragarri zidatena.
>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
>> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
>> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
>> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>> presarik.
>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>> dudana.
>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>> ematen du.
>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>> bukatzen denean.
>> Mx
>> Elena
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200322/fb212cbe/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago