[eibar] Eibar aipatzen da bi liburutan

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Iga, Mar 22, 01:25:00, CET 2020


Bai, Asier. Bere mutil-laguna eibartarra da, Triku Villabella
(Korroskada-ko kantantia). Mutil hori 14 urtekin edo juan zan Gasteizera
bizitzen.
#Txutxupop dirudi honek...
leire n, kronika soziala

Hau idatzi du Asier Sarasua (asarasua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
21, lr. (21:10)):

> Elenak:
> > Kasualitatez, irakurri ditudan azken bi liburuetan aipatzen da Eibar,
> eta, nola ez, bitxikeria horren berri izan behar zuen eibartarren
> zerrendak, nahiz eta zuetako askok ziur jakitun zareten honez gero.
> >
> > Bata: Aitaren etxea, Karmele Jaiorena.
> > Protagonistak Eibarren pasa zuen haurtzaroa, eta nerabe zela, aitaren
> tailerra Gasteiza lekualdatu zutenean, bertara joandakoa bizi izatera.
> > Gure belaunaldikook ezaguna dugu egoera hori. 1970 urtearen inguruan
> tailer asko atera ziren Eibarko hirigunetik, espazio gehiago eta ziur asko
> merkeagoren bila. Gure aitak lan egiten zuen tailerra ere, GAC, Eibartik
> Abadiņora eroan zuten sasoi hartan.
> > Liburuan ez da Eibarko tokirik aipatzen, oker ez banago, Jai Alai
> taberna baino ez. Ez dut izen hori duen tabernarik ezagutzen Eibarren, izen
> horrekin garai bateko Zezenbideko dantzalekua baino ez.
> >
>
> Karmele Jaiok harremanen bat daka Eibarrekin?
>
> "Musika airean" irakorri netsan oin dala gitxi, eta esango neuke han
> be Eibar aittatzen zala (ziharka bazan be); edo euskera kontuengaittik
> irudittu jatala Eibar inguruko zeozer aittatzen zebala.
>
> Gurasuak lekittarrak ei dittu...
>
> a.
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200322/fcbb5a81/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago