[eibar] Itxialdia

Zapiain Markos mzapiain a bildua gmail.com
Iga, Mar 22, 08:58:54, CET 2020


Joe Elena, benetan eredugarria lasaitasun zentzuzko hori, eskerrik asko!

Gure amamari berrogei urte bete baino lehen kendu zioten bular bat;
berrogeita hamar bete aurretik, bestea; eta azkenik laurogeitaka urteko hil
zen, bularreko minbiziarekin inongo zerikusirik ez zuen beste gaixotasun
baten erruz.

Besarkada eta mimo mordo bat, gora Euskadi!

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurkiola a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar.
22, ig. (00:50)):

> Kaixo Elena,
>
> Indarra Eibartik! ❤
> Hunkigarrixa zure mezua. Ziur ondo juango dala.✨
>
> Ederra erizainei eta langileen inguruan diñozuna. Ahizpa eta ama erizainak
> dira eta oso une latzean daude. Espero daigun Madril eta Italia dauden
> puntura ez ailegatzea. Mesedez.
>
> Segi daigun amesten. 💐
> Ezpainak gorri ta beti aurrera!
> Zaindu. 😘
>
> Ane
>
>
>
>
> El sáb., 21 mar. 2020 19:43, Josu Ibargutxi <jibargutxi a bildua gmail.com>
> escribió:
>
>> Ánimooooo...Elena!!
>> Eutsi goiari!!
>> Muxu bat
>> Josu
>>
>> El sáb., 21 mar. 2020 10:30, Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>> escribió:
>>
>>>
>>>
>>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>>> kontatu egingo dizuet:
>>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>>> 1ean iragarri zidatena.
>>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago.
>>> Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta
>>> ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua
>>> niretzat.
>>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez
>>> diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>>> presarik.
>>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>>> dudana.
>>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>>> ematen du.
>>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>>> bukatzen denean.
>>> Mx
>>> Elena
>>>
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200322/a9911817/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago