[eibar] Eibar aipatzen da bi liburutan

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Iga, Mar 22, 10:18:57, CET 2020


aaaa....
eskerrik asko!
a.

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi (txargain a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2020 mar. 22, ig. (01:25)):
>
> Bai, Asier. Bere mutil-laguna eibartarra da, Triku Villabella (Korroskada-ko kantantia). Mutil hori 14 urtekin edo juan zan Gasteizera bizitzen.
> #Txutxupop dirudi honek...
> leire n, kronika soziala
>
> Hau idatzi du Asier Sarasua (asarasua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mar. 21, lr. (21:10)):
>>
>> Elenak:
>> > Kasualitatez, irakurri ditudan azken bi liburuetan aipatzen da Eibar, eta, nola ez, bitxikeria horren berri izan behar zuen eibartarren zerrendak, nahiz eta zuetako askok ziur jakitun zareten honez gero.
>> >
>> > Bata: Aitaren etxea, Karmele Jaiorena.
>> > Protagonistak Eibarren pasa zuen haurtzaroa, eta nerabe zela, aitaren tailerra Gasteiza lekualdatu zutenean, bertara joandakoa bizi izatera.
>> > Gure belaunaldikook ezaguna dugu egoera hori. 1970 urtearen inguruan tailer asko atera ziren Eibarko hirigunetik, espazio gehiago eta ziur asko merkeagoren bila. Gure aitak lan egiten zuen tailerra ere, GAC, Eibartik Abadiņora eroan zuten sasoi hartan.
>> > Liburuan ez da Eibarko tokirik aipatzen, oker ez banago, Jai Alai taberna baino ez. Ez dut izen hori duen tabernarik ezagutzen Eibarren, izen horrekin garai bateko Zezenbideko dantzalekua baino ez.
>> >
>>
>> Karmele Jaiok harremanen bat daka Eibarrekin?
>>
>> "Musika airean" irakorri netsan oin dala gitxi, eta esango neuke han
>> be Eibar aittatzen zala (ziharka bazan be); edo euskera kontuengaittik
>> irudittu jatala Eibar inguruko zeozer aittatzen zebala.
>>
>> Gurasuak lekittarrak ei dittu...
>>
>> a.
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago