[eibar] Itxialdia

Oier Gorosabel Larrañaga txikillana a bildua eibar.org
Iga, Mar 22, 16:53:28, CET 2020


Egun arraruak danondako.

Ni neu ya pentsatzen hasi naiz, iñoiz "normaltasunera" bueltatzen 
bagara, beste bihar bat topau biharko dotela: inbernaderuetan, pioi... 
Asmo berakin doian jente ufalakin ukondoka.

Laztanak Elena.

O.

El 21/03/2020 a las 10:30, Elena Laka escribió:
>
>
> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta 
> nagoenez, kontatu egingo dizuet:
> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, 
> eta ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, 
> hilaren 1ean iragarri zidatena.
> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. 
> Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta 
> ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri 
> garrantzitsua niretzat.
> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez 
> diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez 
> dute onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile 
> guztiek, %99 emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, 
> medikuak, gehienak gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, 
> nolako normaltasunez, itxura batean behintzat, egiten duten lana. 
> Mediku eta erizain gehienak, gelan sartzen direnean euren burua 
> aurkezten dute, eta euskaraz ala gazteleraz hitz egin nahi dudan 
> galdetzen.
> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik 
> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze 
> prozesuaren ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat 
> gehiago izateak, sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko 
> gai izango naiz, momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. 
> Etorriko da, ez dago presarik.
> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre 
> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila 
> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, 
> borroka, kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du 
> norberak gainditzen, lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, 
> hori da nik behintzat uste dudana.
> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat. 
> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko 
> denbora ematen du.
> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia 
> bukatzen denean.
> Mx
> Elena
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200322/8f762c15/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago