[eibar] Itxialdia

marijo deogracias marijodeo a bildua gmail.com
As, Mar 24, 19:15:04, CET 2020


Elena! Zer moduz?
Eskerrik asko kontatzeagatik; egia esateko, total despistatuta nabil posta
zerrendarekin.
Esan dizueten bezala, indartsu sumatzen zaizu mezuan, hortaz, segi horrela!
Ezpain gorriena irakurrita, etorri zaidan irudia izan da Kontxako
aldageletan ehunka emakume ezpainak pintatzeko izpilu zati baten bila
:))))))) Baina han ere egin genuen modua;-p
Patxuak, guapa!
M.


> Message: 2
> Date: Sat, 21 Mar 2020 09:30:41 +0000
> From: Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
> To: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
> Subject: [eibar] Itxialdia
> Message-ID:
>         <
> DB7PR03MB466771ABA6D52C14B6C00961DFF20 a bildua DB7PR03MB4667.eurprd03.prod.outlook.com
> >
>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15"
>
>
>
> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
> kontatu egingo dizuet:
> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
> 1ean iragarri zidatena.
> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago. Gaur
> goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta ezpainak
> margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua niretzat.
> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez diren
> jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
> presarik.
> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
> dudana.
> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
> ematen du.
> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
> bukatzen denean.
> Mx
> Elena
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200324/091ccb6f/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago