[eibar] Itxialdia

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Ast, Mar 26, 00:06:01, CET 2020


❤️😍👏👏

El mié., 25 mar. 2020 12:07, Koldo Edorta Carranza <koldoc10 a bildua gmail.com>
escribió:

> Eguerdi on:
>
> Animo asko Elena eta Eibartar guztiontzat!
>
> Atzo malkoak irten zitzaizkidan Urkizun jendia ''Txoriak txori'' abesten
> entzutian.
>
> Asko zaindu!
>
> Koldo
>
>
> El mar., 24 mar. 2020 a las 19:15, marijo deogracias (<marijodeo a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Elena! Zer moduz?
>> Eskerrik asko kontatzeagatik; egia esateko, total despistatuta nabil
>> posta zerrendarekin.
>> Esan dizueten bezala, indartsu sumatzen zaizu mezuan, hortaz, segi
>> horrela!
>> Ezpain gorriena irakurrita, etorri zaidan irudia izan da Kontxako
>> aldageletan ehunka emakume ezpainak pintatzeko izpilu zati baten bila
>> :))))))) Baina han ere egin genuen modua;-p
>> Patxuak, guapa!
>> M.
>>
>>
>>> Message: 2
>>> Date: Sat, 21 Mar 2020 09:30:41 +0000
>>> From: Elena Laka <burdinateplaza a bildua hotmail.com>
>>> To: Eibartarrak zerrenda <eibartarrak a bildua postaria.com>
>>> Subject: [eibar] Itxialdia
>>> Message-ID:
>>>         <
>>> DB7PR03MB466771ABA6D52C14B6C00961DFF20 a bildua DB7PR03MB4667.eurprd03.prod.outlook.com
>>> >
>>>
>>> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-15"
>>>
>>>
>>>
>>> Nik itxialdia bi tokitan egiten dihardut, eta nahiko aspertuta nagoenez,
>>> kontatu egingo dizuet:
>>> Asteazken goizerarte etxean, familiarekin, guztiok moduan.
>>> Eta asteazken goizean Donostiako Ama-haur ospitalera etorri nintzen, eta
>>> ebakuntza egin zidaten, mastektomia&berregitea eskumako bularrean, hilaren
>>> 1ean iragarri zidatena.
>>> Asteazken iluntzetik gelan sartuta nago, ordutik ordura indartsuago.
>>> Gaur goizetik gainera behar bezala garbituta, lentillak jantzita eta
>>> ezpainak margotuta. Urrats ezereza munduarentzat, ikaragarri garrantzitsua
>>> niretzat.
>>> Ospitaleko zati hau oso lasai dago, larrialdiak eta onkologikoak ez
>>> diren jardunak eten dituzte, eta gaixo bakoitzeko lagun bat baino ez dute
>>> onartzen, beraz, lasai eta ixil. Miretsita naukate langile guztiek, %99
>>> emakumeak, garbitzaileak, laguntzaileak, erizainak, medikuak, gehienak
>>> gazteak, guztiak fundamentuzkoak eta atseginak, nolako normaltasunez,
>>> itxura batean behintzat, egiten duten lana. Mediku eta erizain gehienak,
>>> gelan sartzen direnean euren burua aurkezten dute, eta euskaraz ala
>>> gazteleraz hitz egin nahi dudan galdetzen.
>>> Nire gauza hau ondo doa. Ez da beste milaka emakumeri aurretik
>>> gertatutakoaren oso desberdina. Lehen susto-jabetze-hausnartze prozesuaren
>>> ostean, lasai hartu dut, eta konfiantza ematen dit bat gehiago izateak,
>>> sendatuko naiz, bularrari izpiluan zuzen begiratzeko gai izango naiz,
>>> momentuz, goitik eta zeharka besterik ez dut egin. Etorriko da, ez dago
>>> presarik.
>>> Ez da nire asmoa animoak jasotzea, ezta gaixotasunari kementsu aurre
>>> egiteko atxikimenduak jasotzea. Semearena gertatu zenetik (ei, mutila
>>> pri-me-ran dago) gorroto dut kantzerren inguruko heroikotasuna, borroka,
>>> kemena eta horiek kontzeptu guztiak, gaixotasuna ez du norberak gainditzen,
>>> lehen munduko osasun sistemak sendatzen dizu, hori da nik behintzat uste
>>> dudana.
>>> Eta tira, ba horixe kontatu nahi nizuen, beste itxialdi mota bat.
>>> Ospitalean egunak luzeak dira, dena eginda daukazu, eta denetariko denbora
>>> ematen du.
>>> Zaindu zaitezte denok eta eutsi, zerbait ona aterako da hau guztia
>>> bukatzen denean.
>>> Mx
>>> Elena
>>>
>>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200326/a79d6a54/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago