[eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

leire narbaiza arizmendi txargain a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 9, 14:24:58, CEST 2020


Gari, goizeko ordu hórretan eta berandu autobusera juanda, aldaparia
ikaragarri igartzen da!
Neu be Eibarren bizi naiz, txotxo! Badakidaz zein kaletsuk daken benetako
aldaparia. R¡Erretratuan ikusterakuan ordukuanik akordau naiz!
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020 mai. 9,
lr. (14:01)):

> Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez zan Debara
> ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo.
>
> Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke apreziaziñua, baina
> eibartarra izanda, Toribio Etxebarria kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK!
> Orain dala gutxi arte kale hori zan lauan ibiltzeko aukera bakarra
> Eibarren, neska!
>
> Aldapa adibide egokiagoak baditugu Eibarren:
>
> - Amaña kalea Wenzeslao Orbea kalera bidean goazela
> - Bustinduitarren eta Argtegieta kaleak Amañan,
> - Otaolatik Kirolegi arterako Santaiñes kalearen zatia
> - Zezenbide klea
> - Txiriokale
> - Elgeta kale
> - San Kristobal
> - Ibargain kaletik Jardiñetarainoko tartea
> - Aswan-R-K kalea
> - Iparragirre
> - ...suma y sigue
>
> Gari
>
> PS: Iñaki Larrañagan beste lokuzio tipiko bat:
>
> "Ez dago eskubiderik! Mutrikun aldapa, eskilara eta kale bihurriak
> PINTORESCO dira, eta Eibarren aldiz, ZATARRAK?"
>
> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurkiola a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
> mai. 9, lr. (12:55)):
>
>> Ipini kanika bat Ametsa parian. :)
>>
>> El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <
>> eibartarrak a bildua postaria.com> escribió:
>>
>>> Nork jarri du zalantzan?
>>> Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta
>>> Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure
>>> ama indarrez bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark esaten
>>> asko sumatzen duela Dosdemayoko aldapa.
>>>
>>>
>>>
>>> En sábado, 9 de mayo de 2020 12:21:10 CEST, leire narbaiza arizmendi <
>>> txargain a bildua gmail.com> escribió:
>>>
>>>
>>> Ieup!
>>> Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten nintzan Eskoriatzara
>>> goizeko 6,30xetako autobusian. Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez
>>> zan Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan bihar izaten nintzan.
>>> Askotan berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio Etxebarria kalia
>>> hutsik. Eta aldaparia. Bai, kale horrek aldaparia daka, batez be ordu txiki
>>> hórretan.
>>> "Ze esajeraua, Leire" esaten zesten lagunak. "Pixka bat badaka, baina
>>> hutsa da". Bai? Ba, gaurko Berrian agertzen dan erretratuan aldaparia
>>> edarto igartzen da. Eta ez zesten siñisten!
>>> Baten batek esaten badau "prespektibia, prespektibia" ñiñiñiñi
>>> erantzungo detsat!
>>> Hamen loturia:
>>>
>>> https://ci6.googleusercontent.com/proxy/3_96NsPD3tjw9scUYFgHgv3FzxQJ6eqBGNlvnylYfAH9AaMj85bIJkzqJVVqT_DRZXHNZZbcdXpHfGNwoYFTciHWshURLFSyj7k4jEa75vVd_SxJehv8bTVQpds9lPIPc84=s0-d-e1-ft#https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2020-05-08/jarraia181085.jpg
>>> leire, aladapariaren kontra
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>
>>> ________________
>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200509/fd95c9a6/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago