[eibar] Toribio Etxebarriako aldaparia

IMANOL MAGRO imanolmagro a bildua yahoo.es
Lar, Maiatza 9, 19:10:29, CEST 2020


 Ona pasadizoa!
Ni gurasoen tabernan halako gutxi batzuk ikusitakoa naiz, gerora asko apustuan bukaturikoak. Behin urdaiazpiko bat pixatu zuten Kuskulo gozokidendako baskulan, eta beste batean tipo bat gure tabernako barra buruarekin mallatzen saiatu zen. Ahoberokeritan hasi eta gero jokua egin. Maskulinitatea... 

    En sábado, 9 de mayo de 2020 17:15:29 CEST, Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com> escribió:  
 
 Imanol, aspaldiko kontu bat gogorarazi dit nibelarenak. Zerrenda honetan bertan kontauta dakat gainera, orain dela... 15 urte. Nik ez dakit benetakoa dan, baina niri kontautako moduan kontau naban orduan eta orain ere. Antzuolako kuadrilla batian Gipuzkoako mendi altuena zein ote zen eztabaida piztu omen zen. Aitxuri eta Aizkorriren artean zuten zalantza, eta beraz, esaten dutenez mangera luze-luze baten punta bana mendi gailur bakoitzera eraman, urez bete eta horrela ondorioztatu omen zuten Aitxuri zela altuena. Sinesteko zaila da kontua, baina Antzuolakuekin fidatu zaitez.
https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2005-October/004446.html

oier
On Sat, May 9, 2020 at 3:00 PM IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <eibartarrak a bildua postaria.com> wrote:

 Garai batian diskusiño hau modu bakarrian bukatuko zan: arotz edo igeltseron bati nibela eskatu, dosdemayora juan, eta hura lurrian jarrita. 

    En sábado, 9 de mayo de 2020 14:33:44 CEST, Ane Urkiola <aneurkiola a bildua gmail.com> escribió:  
 
 Takoiak jarriz gero, segitxuan konturatzen zara nun dauen aldapia edo adokinaua eta nun ez. Badakizu Gari. 😜
Oso ona Iñaki Larrañagan esaldixa! Bide batez, aurtengo Antzerki Jardunaldietako kartela oso ona. Ez nekixan hain minimalista zanikan. Erosi biharko jako kuadro bat. Nun egoten dira ikusgai/salgai?




          Ane Urkiola  | Komunikazioa 
| Ikus-entzunezko Produkzioa & Zuzendaritza |      aneurkiola a bildua gmail.com | 639976232


El sáb., 9 may. 2020 a las 14:25, leire narbaiza arizmendi (<txargain a bildua gmail.com>) escribió:

Gari, goizeko ordu hórretan eta berandu autobusera juanda, aldaparia ikaragarri igartzen da! 
Neu be Eibarren bizi naiz, txotxo! Badakidaz zein kaletsuk daken benetako aldaparia. R¡Erretratuan ikusterakuan ordukuanik akordau naiz!
leire n

Hau idatzi du Gari Araolaza (gari a bildua eibar.org) erabiltzaileak (2020 mai. 9, lr. (14:01)):

Aldapara pixka bat daukala zalantzarik ez, bestela errekia ez zan Debara ailegatuko eta ez giñake Eibarren egongo.
Castillako herri batekoa izango bazina ulertuko neuke apreziaziñua, baina eibartarra izanda, Toribio Etxebarria kaleak EZ DAUKA APENAS ALDAPARIK! Orain dala gutxi arte kale hori zan lauan ibiltzeko aukera bakarra Eibarren, neska!
Aldapa adibide egokiagoak baditugu Eibarren:
- Amaña kalea Wenzeslao Orbea kalera bidean goazela- Bustinduitarren eta Argtegieta kaleak Amañan,- Otaolatik Kirolegi arterako Santaiñes kalearen zatia- Zezenbide klea- Txiriokale- Elgeta kale- San Kristobal- Ibargain kaletik Jardiñetarainoko tartea- Aswan-R-K kalea- Iparragirre- ...suma y sigue
Gari
PS: Iñaki Larrañagan beste lokuzio tipiko bat: 
"Ez dago eskubiderik! Mutrikun aldapa, eskilara eta kale bihurriak PINTORESCO dira, eta Eibarren aldiz, ZATARRAK?"
Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurkiola a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 mai. 9, lr. (12:55)):

Ipini kanika bat Ametsa parian. :) 
El sáb., 9 may. 2020 12:49, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <eibartarrak a bildua postaria.com> escribió:

 Nork jarri du zalantzan?
Argi dago aldapan dagoela. Are gehiago, bi penditz ezberdin daude, eta Galeriaseko eskailerak dira bien arteko muga. Untzagarantz pikoagoa. Gure ama indarrez bajatu xamar dago, eta anbulatoriotik itzultzean hark esaten asko sumatzen duela Dosdemayoko aldapa.



    En sábado, 9 de mayo de 2020 12:21:10 CEST, leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com> escribió:  
 
 Ieup!
Magisterio ikasten hasi nintzanian egunero juaten nintzan Eskoriatzara goizeko 6,30xetako autobusian. Eta sasoi haretan ordu horretako autobusa ez zan Bidebarrixetan geratzen. Horretara, Untzagara juan bihar izaten nintzan.Askotan berandu, ixa beti antxitxiketan. Toribio Etxebarria kalia hutsik. Eta aldaparia. Bai, kale horrek aldaparia daka, batez be ordu txiki hórretan."Ze esajeraua, Leire" esaten zesten lagunak. "Pixka bat badaka, baina hutsa da". Bai? Ba, gaurko Berrian agertzen dan erretratuan aldaparia edarto igartzen da. Eta ez zesten siñisten! 
Baten batek esaten badau "prespektibia, prespektibia" ñiñiñiñi erantzungo detsat! 
Hamen loturia:https://ci6.googleusercontent.com/proxy/3_96NsPD3tjw9scUYFgHgv3FzxQJ6eqBGNlvnylYfAH9AaMj85bIJkzqJVVqT_DRZXHNZZbcdXpHfGNwoYFTciHWshURLFSyj7k4jEa75vVd_SxJehv8bTVQpds9lPIPc84=s0-d-e1-ft#https://www.berria.eus/argazkiak_jarraia/egunekoak/2020-05-08/jarraia181085.jpgleire, aladapariaren kontra

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com


________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com  
________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
 

________________
Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200509/72d6fb12/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago