[eibar] SanJuanak 2020

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Al, Maiatza 11, 23:28:32, CEST 2020


Gabon,

Bai, guztiz ulergarrixa, Leire. Latza da isolamendua eta distantzia
emozionala zein fisikua. Beste egoera deseroso edo gogor be egon leikez.
Argi dau.

Baina sozializatzeko aukerarik ez izatia neri be oso gatxa eitten jata eta
kontaktu fisikuana. Oso hotza dana. Puf. Baina beno, akordatzen naiz
Higinio moduko jendiakin, La Trinchera Infinita', 30 urtetik gora sukalde
azpiko zulo batian ihesi, Afrikako hainbat egoera edota gure atxitxe 13
urtekin itsasora jun bihar izan zala... Ta hau relatibizatzen laguntzen
dau.

Soziologo eta psikologuen hainbat ikerkuntzek aztertu dabe bakardadian
gaixa eta aditu batzuk ari dira ikertzen konfinamenduak izango dittuan
ondorixuak guregan. Karreran Joseba Azkarraga soziologuak argi esaten
zoskun "Jaiotzen garan unetik sozializatzeko beharra daukagu". Zine arluan
be, badauz hainbat film distopiko edota abenturazkoak gai hau lantzen
dutenak. Esaterako, 'Naufrago' edota 'Into the Wild'. Ikerketa eta film
horietan ikusten da zein garrantzitsua dan sozializatzea, ilusioa
mantentzea eta kultura. Interakzioa. Wilson!!! ❤

Oso desberdina da bakarrik egotia edota isolatua egotia pandemia baten
erdixan, desinformatuta, etengabeko zirugabetasun sentsaziñuakin,
heriotzak, telebizitza...
Uste dot gure emoziñuak onartzia eta konsziente izatia oso garrantzitsua
dala. Enpatia beti. :)

Horrek ez dau esan nahi, beste egoera batzuk hobiak diranik... Bakoitzari
mobida honek bere pelikulan erdixan harrapau dotsa eta olatua kudeatzia
norberan esku.

Baina, saia gaittezen sortzailiak izaten eta egoera berri honetan aukerak
be ikusten eta ilusiñua/perspektiba ez galtzen.


Gaira etorriz, guay egongo zan dinamika/joku/ekintza digital batzuk
pentsatzia San Juanetarako. Ondo pasatzeko biharra dakagu. Benetan.
Nerabiak zer esanik ez.
Mimika, sukaldaritza-lehiaketa bat, tanborrada bat etxian dakagunakin,
zeozer asmatukou. Animau!

Zaindu ta gora bihotzak! 💜
Beti aurrera. ✨✨✨



Ane


El lun., 11 may. 2020 21:40, leire narbaiza arizmendi <txargain a bildua gmail.com>
escribió:

> Kontaktu fisiko faltia itzela da. Ez neban uste hainbeste eragingo
> zestanik. Amana noianian (ez sarrittan), ez dot ikutzen. Eta ikusten dodan
> jendia ez da justu gehixen maitte dodana. Ixa ezezagunak dira, dendetako
> bihargiñak.
> Lehen egun santu osuan jendez inguratuta nenguan, gustura. Etxian be
> gustora, lasai-lasai egoten nintzan. Oin, ez hainbeste..
> Gauza onak? Bai. Ixa egoera guztiak dakez gauza onak. Tratu txarrak
> jasotzen dittuen andrak askoz okerrago egongo dira, jakiña. Nik jende
> fisikuan faltia sentitzen dot, eta oso gogorra egitten jata bistaz eta
> justu ezagutzen dodan jentiakin baiño ez egittia tope.
> Bueno, gaur Anekin alkartu naiz, eta gustora. Kasualidadez izan da. Baiña
> aitzen da zer esan nahi dodan, ezta?
> Berriro diñot, eskerrak teknologixiari!
>
> leire, jende goguakin
>
> Hau idatzi du Josu Mendicute (josumendicute a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 mai. 9, lr. (22:44)):
>
>> Aintzanerekin bat.
>> josu, etxean bakarrik
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> El 9 may 2020, a las 21:57, Aintzane Agirrebeña, Eibartarrak-en bidez <
>> eibartarrak a bildua postaria.com> escribió:
>>
>> 
>> Bueno, Leire, parkatu kontra eittia, baina ni ez nitzake hasiko zer dan
>> zer baino gogorragua esaten, badaezpada... Bakarrik egotia gogorra da, duda
>> barik, baina beste egoeren antzera, gauza txarrak eta onak be eukiko
>> dittu...
>>
>> aintzane
>>
>> En sábado, 9 de mayo de 2020 14:27:45 CEST, leire narbaiza arizmendi <
>> txargain a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> BA, bakarrik bizi izanda, askoz gogorragua da! Eskerrak teknologixiari.
>> Baiña ez da gauza bera!
>> leire n
>>
>>
>> Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurkiola a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> mai. 9, lr. (12:46)):
>>
>> Bai, Imanol. Argi dago ez dirala lehentasun bizirauteko. Baina asko
>> alaitzen gaituzte. Bizitza soso honetan saltsa pixkat biou!
>>
>> Izan ere, norbaitek pentsatzen al dau gure osasun mentalean? Uste dot
>> kultura eta ospakizun barik asko galtzen dogula gizaki eta gizarte moduan.
>> Bizitza minimalista, austeroa, introspekzioa, mendia... Guay.
>> Baina nik ya erabaki dot Arantzazuko bizitza hau ez dotela maite. 😂😂
>> Bizitza sozial barik eta kultura barik ez da hain erreza danontzat
>> aurrera egitia, egixa esan. Neri zaila egiten jata zuzeneko musika,
>> antzerki, rodaje, elkarrizketa sakon, jai, itsaso, taberna edota zine areto
>> batetik urrun bizitzia. Farandula aurrera! (Terapia de grupo mode on). 😜
>>
>> Gero badaude oso pertsona kirolariak, nire ahizpa esaterako, korrika
>> egitearekin zoriontsu dana edota beste barik etxean egotea atsegin duena...
>> Baina kaletarrontzako hau gogorra ari da izaten... Ez, ala? Relatibizatzen
>> saiatu geinke eta beste testuinguru latz asko izan dira historian zehar
>> bai. Baina ni neu ya kokoteraino nau egoera honetaz. Onartzia be zilegi
>> dala uste dot.
>>
>> Arraten Sanjuan ofizialak eittiana, lagatzen badoskue primeran.
>> Baina sanjuanetan be zeoze ein biou!
>> Izan online, balkoietan edo dana dalakua. Zeozer pentsau bihar da.
>> Gora bihotzak, gora kultura ta gora San Juan!  😂😂😂😂 (Hainbeste ordu
>> etxian ez da ona).
>>
>> Zapatu on. 🦋
>>
>> Ane
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> El sáb., 9 may. 2020 12:29, IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez <
>> eibartarrak a bildua postaria.com> escribió:
>>
>> Argi dago jaiak orain ez direla lehentasuna, eta erabaki guztiak
>> izurritearen eboluzioaren arabera hartu behar direla. Baina aukera bat
>> litzateke, nire ustez behintzat, sanjuanak bertan behera utzi eta Sanjuanak
>> eta Arrateak irailean batera ospatu herrigunean. Sanjuarrateak edo halako
>> zerbait.
>>
>>
>> En sábado, 9 de mayo de 2020 11:07:51 CEST, Ane Urkiola <
>> aneurkiola a bildua gmail.com> escribió:
>>
>>
>> Eskerrik asko, Josu. Ondo. Ze erremedixo... Uf.
>>
>> Hori da etxian komentatzen genduana aspalditik. Baina PatxiFord oso
>> positibo ikusten neban gaixakin eta batzuek diñue ekintzaren bat eingo
>> dala. Baina zelan kontrolau errespetauko dala protokolua? Uf, oso zaila da.
>> Tabernen kontuak pista batzuk emongo doskuez...
>>
>> Balkoietatik kantau bihakou eta su txiki bat mendixetan... Dinamika
>> onlineak? Maite Goñi aurkezle?
>>
>> Hondartzara juaten lagatziakin udsn konformatzen naiz. Aumen etxera
>> eskapada Ondarrura!
>>
>> Irailian Arratietarako hobetu bada gauzia, guneka antolatu geinkez
>> herriko jaixak:
>> Orben-> SanJuanak
>> Gurutzian-> EuskalJaixa
>> TiroPitxoian->Amañako Jaixak
>> Zelaixan->Arratiak
>>
>>
>> Harrikadak alde batera lagata, ia zelan doian dana. Carpe diem. :)
>>
>> Animo!
>>
>> Asteburu on!
>>
>> Ane
>>
>> El sáb., 9 may. 2020 10:55, Josu Mendicute <josumendicute a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> Oraingoz hartutako erabaki bakarra bertan behera uztea izan da. Atzo
>> Jaurlaritzak eta Eudelek gaia landu zuten eta ikusiko dugu Osasun
>> Sailarekin kontrastatuta zein irizpide planteatzen dizkiguten.
>> josu
>>
>>
>>
>>
>>
>> Enviado desde mi iPhone
>>
>> > El 9 may 2020, a las 10:34, Ane Urkiola <aneurkiola a bildua gmail.com>
>> escribió:
>> >
>> > 
>> > Egun on,
>> >
>> > Gorka ta Josuri,
>> >
>> > Zelan aurreikusten dozuez SanJuanak? Balkoietan ospatu biharko doguz?
>> Mendian hamarnaka?
>> > Ideiarik?
>> >
>> >
>> > Eskerrik asko,
>> >
>> > Ane
>> >
>> > ________________
>> > Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200511/328ee57d/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago