[eibar] Pisu bat alokatzia Eibarren

Ane Urkiola aneurkiola a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 16, 15:01:41, CEST 2020


Kaixo,

Zelan?

Pisu bila gabiz herrixan (geu eta inguruko beste hainbat gazte).
Baina, egixa esan, oso aukera gutxi dago ofizialki pisu bat alokatzeko.
Jakin badakigu etxe asko hutsik dagozela, beste batzuk hutsik eta salgai.

Hori dala eta, Gorka eta Josu zinegotzixei (ez dakit PSE-ko inor dauen
hamendikan): gaztiak herrixan geratzia nahi izanez gero neurrixak hartu
biharra dau bai ala bai. Bestelan, kanpora juatera bihartuta gaoz.
Gure kuadrila erdixa Eibartik kanpo bizi da egun eta ahiztiana be bai
(Elgoibar, Eibar, Soraluze, Arrasate, Durango, Donostia, Bilbo,
Gasteiz...). Batzuk lana dala eta. Beste asko pisuen egoeragaittik. Askotan
ein izan dogu berba honi buruz kalian, sarietan edo hamendikan. Baina,
ikusten dogu ez daguela aldaketa errealik. Hortaz, zeozer eitxia
ezinbestekua ikusten dogu.
Zeozertan lagundu ahal izanez gero, prest.

Bestetik, inork pisuren bat badaka hutsik edo ezagutzen baldin badau
pisurik dakan inor interesauta egon leikena, ikusteko prest gaoz. Urkizun
bizitzia gustauko jakun guri, esaterako, ahal bada, ta bestelan dauenakin
aurrera.


Eskerrik asko, 💛
Zapatu on,
Ane
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200516/46b982c8/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago