[eibar] Akilino Amuategi bi hizlari aurkeztuz

Asier Sarasua asarasua a bildua gmail.com
Or, Ira 25, 09:18:42, CEST 2020


kaixo danori,

aurkikuntza politta eta interesgarrixa!

Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak dakaraz.
Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata
Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak
jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke.

Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko
testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda,
hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak.

* "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki).
Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila.
* "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina euskeraz
ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento" erabiliko
leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori?
* Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...), sasoi
horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran
bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez
decir").
* K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be:
"okupatzen"? eta ez "ocupatzen"?
* Ez dago Ņ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio.
* Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen:
sozialista, tribuna, diferentea...
* Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua),
sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza
bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta
abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste
bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia.
* Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke.
"Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa
emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak
dira (eskuz idatzitta dago).

Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu
Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak.
Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiņac" testua. Ez daka
zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana
da C;  "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko
joskerarik, eta abar.

"Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino izan
leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku egon
leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian alde
dexente dago).
Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera.

Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko
hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta
euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia.
Bainan.

a.





Hau idatzi du Oier Araolaza (oier a bildua dantzan.com) erabiltzaileak (2020 ira.
24, og. (09:06)):

>
> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren
> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak"
> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du.
>
> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN"
> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA
> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI.
> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO,
> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU-
> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN.
> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE
> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN-
> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU-
> RAKO.
> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS
> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA
> DIFERENTEA DA TEORIXATIK.
> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE
> IGNOMINIOSAMENTE.
>
> HE DICHO
>
> "CHIKILLANA" AMUATEGUI
>
> Hemen papertxoaren irudia:
> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981
>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>
> ________________
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200925/968c09e1/attachment.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago