[eibar] Akilino Amuategi bi hizlari aurkeztuz

Oier Araolaza oier a bildua dantzan.com
Or, Ira 25, 17:01:19, CEST 2020


Hitz egin dut Iñaki Arregirekin. Horrela du izena paskina bidali didan
lagun andoaindarrak. Bere aitaren paperen artean agertu da. Aita ere Iñaki
Arregi zen, abuztuan hil da 92 urterekin.

Iñakik kontatu didanez aita horrelako papertxoak batuzalea zen, eta
horietako batzuk buruz ere esateko zaletasuna zuen. Hau berau, zatiren bat
behintzat, esaten omen zuen memoriaz, beste esaldi xelebre batzuekin
batera, hala nola "Era de noche y sin embargo llovía..." xelebrekeria
literarioa eta abar. Semearen ustez paskin nonbait jasoko zuen eta gorde
"dibertitua iruditu zitzaiolako".

Orritxo beraren bizpahiru kopia omen zeuden, eta kopia horiek aitak berak
eginak izango zirela uste du semeak, horretarako ohitura bazuelako,
dibertigarriak iruditzen zitzaizkionak banatu ahal izateko. Orrietako batek
beste paper txikitxo bat, tira mehe bat pegatuta zeukan, eta bere garaiko
post-it horretan idatzita zegoen "CHIKILLANA" Amuategui". Iñakik (semeak)
berak papertxoan jartzen zuen hori, paskinean bertan jasota uzteko idatzi
du guri bidalitako irudian ageri den orrian. Hain zuen, "HE DICHO"ren
azpian eskuz eta urdinez idatzita dagoena, "OHARRA: behean "CHIKILLANA"
Amuategui".

Euskararen inguruko topikoetako batzuk, bateko euskara zela garbiena eta
bestekoa berriz aldrebesa, oso presente omen zituen aitak, baina inor
gutxiesteko asmorik gabe, kontu xelebreak iruditzen zitzaizkionak batu eta
kontatzen omen zituen. Sozio-politikoki kokatzeko, gurasoak abertzaleak
baina ez militanteak, eta fededunak eta eliza girora lotutakoak izan direla
kontatu dit. Hori bai, adina kontuan hartuta, orritxoa aitaren eskuetara
handik edo hemendik iritsiko zela sumatzen du semeak. Izan ere, 92
urterekin zendu berri da, 1927-28 inguruan sortua zen beraz, gerra garaian
11 urte zituela aipatu dit Iñakik, eta beraz, ezinezkoa dirudi zuzenean edo
gutxienez garai berean bildu izana.

Pena du azken urteotako berriketetan orritxo hori ez aipatu izanaz, aitak
nondik atera zuen jakin ahal izateko.

Oier A.

On Fri, Sep 25, 2020 at 10:05 AM Oier Araolaza <oier a bildua dantzan.com> wrote:

>
> Joe Asier, zelako azterketa interesgarria egin diozun testuari! Eskerrik
> asko!
> Orriaren irudia bidali zidan lagunari xehetasun batzuk eskatu nizkion
> atzo, eta telefonoz deitu zidan, baina egun zeharo aldrebesa izan nuen
> (arratsaldean Coliseo antzokian egin zen Alejandro Telleriaren inguruko
> ekitaldira ere ez nintzen iritsi, pena handiz) eta ezin izan nuen berarekin
> hitz egin. Gaur saiatuko naiz eta kontatuko dizuet.
> oier.
>
>
> On Fri, Sep 25, 2020 at 9:24 AM Asier Sarasua <asarasua a bildua gmail.com> wrote:
>
>> hementxe "Caleco biarguiñac",
>> estekia sartzia ahaztu!
>>
>> https://eibar.org/blogak/sarasua/136
>>
>> a.
>>
>>
>>
>> Hau idatzi du Asier Sarasua (asarasua a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020
>> ira. 25, or. (09:18)):
>>
>>> kaixo danori,
>>>
>>> aurkikuntza politta eta interesgarrixa!
>>>
>>> Halan da be, Twitterren aittatu neban moduan, nik neuk zalantzak dakaraz.
>>> Ez, biharbada, paper hori orijinala ete dan, baina gatxa iristen jata
>>> Akilinok idatzittakua izatia. Beste batek (ez eibartarra) Akilinon berbak
>>> jaso eta transkribitzia, laburtzia edo moldatzia? Balitteke.
>>>
>>> Aurretik esan bihar dot ez dotela nahikua ondo ezagutzen 1900 inguruko
>>> testuinguru linguistikua eta panfletistikua, baina behin hori esanda,
>>> hementxe neri zalantzak sortzen destezen ezaugarrixak.
>>>
>>> * "Defendatu" eta "bainan" nafar-lapurterako aldaerak dira (nagusiki).
>>> Eibarren eta 1900 inguruan... ez da ezinezkua, baina bai oso-oso zaila.
>>> * "Mejoramentu" moduko forma bat, erderaz be forzatua da, baina euskeraz
>>> ziharo, bestiak beste, erderatik hartuta balego, "mejoramiento" erabiliko
>>> leukialako. Zer dala eta "mejoramEntu" hori?
>>> * Testua Z-z beteta dago (dozuez, entuziastiari, bezte, ezaten...),
>>> sasoi horretako idazle alfababetatuen artian S-dun formak nagusitzen diran
>>> bittartian. Erderazko berba batzuk be "zuzenduta" dagoz eta Z sartuta ("ez
>>> decir").
>>> * K guztiak K dira. Zuzen-zuzen ipinitta. Baitta erderazko berbeta be:
>>> "okupatzen"? eta ez "ocupatzen"?
>>> * Ez dago Ñ bakar bat bez. Begiratu Mogel, begiratu Toribio.
>>> * Mugatzailiak sortzen dittuan eraldaketa batzuk ez dira agertzen:
>>> sozialista, tribuna, diferentea...
>>> * Erderazko pasartiak ez dira naturalak (hori ya nere uste subjetibua),
>>> sarreratik bertatik hasitta. Eta testu osua ixa erdera hutsian da. Gauza
>>> bat da Eibarko sozialistak ospe txarra eukitzia eskumako fededun eta
>>> abadien artian eta euskalgaiztotzat hartzia gure herriko euskeria eta beste
>>> bat da 30 berbako pasarte batian 20 berba erderazkuak izatia.
>>> * Izenburua ez zeban idatzi hizlarixak. Hori segurutzat joko neuke.
>>> "Aurkezpen sozialista-Eibarren". Hori ez leuke idatziko Eibarren hitzaldixa
>>> emon bihar daben sozialista batek. Kanpoko lekuko batek idatzittako berbak
>>> dira (eskuz idatzitta dago).
>>>
>>> Alderaketak eta ereduak ez dira asko eta ez dira errezak. Baina hartu
>>> Toribion euskerazko testuak. Hartu sasoi bereko Iturriozenak.
>>> Edo, errezena: hartu 1902ko "Caleco biarguiñac" testua. Ez daka
>>> zerikusirik. "Calecon" ez dago Z-rik eta dana da S, ez dago K-rik eta dana
>>> da C;  "defendidu" agertzen da eta ez "defendatu", ez dago erderazko
>>> joskerarik, eta abar.
>>>
>>> "Caleco" zeinek idatzi zeban be ez dakigu, hori be egixa da. Akilino
>>> izan leikiala emoten dau; edo ingurukoren bat, behintzat. Pare bat esku
>>> egon leikiazela be beittantzen jata neri (euskera aldetik parrafuen artian
>>> alde dexente dago).
>>> Baina edozein izanda be, makaleko aldia dago batetik bestera.
>>>
>>> Eta, hau guztiau esanda, ez dot guztiz ezinezko ikusten 1900 inguruko
>>> hizlari entusiasta batek, oradore forasteruak etorri ziran egunian, eta
>>> euskeraz alfabetatu bakua izanda, goiko lerruak idaztia.
>>> Bainan.
>>>
>>> a.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Oier Araolaza (oier a bildua dantzan.com) erabiltzaileak (2020
>>> ira. 24, og. (09:06)):
>>>
>>>>
>>>> Andoaingo lagun batek, bere aitaren paper zaharren artean, Eibarren
>>>> Iglesias eta Sorianok emandako mitinari Akilino Amuategi "Txikillanak"
>>>> egindako aurkezpenaren papertxoa aurkitu du.
>>>>
>>>> "AURKEZPEN SOZIALISTA-EIBARREN"
>>>> EN PRIMER LUGAR SALUDO CARINOZCUA
>>>> EIBARKO HERRI ENTUZIASTIARI.
>>>> EMEN DOZUEZ IGLESIAS ETA SORIANO,
>>>> ORADORE FORASTERUAK, TRIBUNA OKU-
>>>> PATZEN DABENAK MOMENTU ONETAN.
>>>> EMEN MITINAK EZ DAU IZANGO BEZTE
>>>> OBJETURIK, INTERES MORALAK DEFEN-
>>>> DANTZEKO ETA OBRERUEN MEJORAMENTU-
>>>> RAKO.
>>>> ABADIAK EZATEN DABE AMAOS LOS
>>>> UNOS A LOS OTROS, BAINAN PRAKTIKIA
>>>> DIFERENTEA DA TEORIXATIK.
>>>> ES DECIR, PROBIA ENGANATZEN DABE
>>>> IGNOMINIOSAMENTE.
>>>>
>>>> HE DICHO
>>>>
>>>> "CHIKILLANA" AMUATEGUI
>>>>
>>>> Hemen papertxoaren irudia:
>>>> https://twitter.com/oaraolaza/status/1309024674060414981
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> --
>>>>
>>>> ____________________________________________
>>>> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>>>>
>>>>
>>>> ________________
>>>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>>>
>>>
>> ________________
>> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-owner a bildua postaria.com
>>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
>
>


-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - oier a bildua dantzan.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20200925/3e0b30dc/attachment-0001.htm>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago