<html>
<font face="Century"><b>Herri Irratia: Gregorio Gálvez<br>
</b></font><font face="Arial Unicode MS, Helvetica">Gregorio ere soberan
dago?<br><br>
</font><font face="Century">Maiatzaren erdialdean "Herri Irratia
Eibarren": 
</font><a href="http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8737" eudora="autourl"><font face="Century" color="#0000FF"><u>http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/8737</a></u></font><font face="Century"> 
mezua bidali zuen Garik  posta zerrendara eta bertan kotxean RDS
bidez "Herri Irratia Eibar" irakurtzen zuela bere anaia
Oierrek.<br><br>
Era berean,  Garik irrati hau aldaketa garaian sartua zegoela
aipatzen zuen.<br><br>
Hilabete batzuk pasa dira eta, besteak beste,  Mariano Ferrer-ek
aldegin du, Laxaro Azkune bota egin dute eta, orain, Gregorio Galvez-en
larunbat arratsaldeko irratsaioa (16:00etatik 18:00etara) kendu nahi
dutela aipatu zidan atzo lagun batek.<br><br>
Gaur arratsaldean piztu dut irratia eta saioa entzuten pasa dut denbora
gehiena. Beraz, nire lagunak aipatu zidana, jada ezin zela entzun, ez da
bete oraindik. Kontua da zurrumurru hau gauzagarria iruditzen
zaidala.<br><br>
Gehienok ezagutuko duzue Gregorio Galvez historiko bat delako Gipuzkoako
Herri Irratian. Batez ere, musika irratsaioak egin izan ditu eta bertako
rock eta pop taldeei txoko eta bozgorailu bat eskaini die beti.<br><br>
Deigarria da niretzat beti zer nolako ilusioarekin hitz egiten duen atera
berri den azken taldeari buruz.<br><br>
Ez dakit egia izango ote den. Agian, zuzendaritza saiatu da eta ez da
ausartu. Edo agian egia da eta egun batetik bestera kenduko dute ere
Gregorio erditik.<br><br>
Norbaitek badaki zeozer gehiago?<br>
</font></div>
<br>
</html>