Zera diozu: "Eta finean, zuk aipatzen dituzun ikerketa eta zientzialari independente horiek gehiago dute sasizientzia edo sineskeriaz, benetako zientziaz baino". Karolinska Institutua, www.bionitiative.org, Errusiako RNCNIRP komitea...sasizientzia eta sineskeria iruditzen zaizkizu? OSO OSO GRABEA IRUDITZEN ZAIT diozuna, Repacholik ere ez luke potrorik izango horrelako bat botatzeko...Ez zait onargarria iruditzen.
Ederto! Zuk banatu ditzakezu sinesgarritasun ziurtagiriak, esan dezakezu "MOE, zientzia.net-eko artikuluetan agertzen den bermea, ez daukat erakunde zientifikotzat", Consumer aldizkaria fidagarria ez dela esan dezakezu... eta besteok berdina badiogu zure gustuko erakundeez, haserretu? Aizu, niri ere OSO OSO LARRIA IRUDITZEN ZAIT goian aipatu ditudanak zuk arbuiatzea, eta ez zait onargarria iruditzen...
Bardasanori heldu diot eta ez Karolinskari, zuk ICNIRP-eri heldu diozun bezala eta ez nik nioenaren mamiari: zientzia-aldizkarietako ikerketek zuk diozunaren kontrakoa diotela alegia. Ze berriz diot, zuk ikerketa independente deitzen diezun horien atzean ere erakundeak daude eta besteak bezain subjektiboak dira niretzat, edozeinek publika ditzake bere ikerketen emaitzak. Aldizkari zientifikoetan pasatzen da zientzialari independente mordo baten filtroa.
ICNIRPek markatzen dituen gehieneko baloreak "aberrazio zientifikoa" dira, efektu ez-termikoak eta efektu akumulatiboak ukatzen direlako!!
Horretarako lehenago efektu ez-termikoak eta akumulatiboak existitzen direla frogatu behar delako izango da agian? (http://skepticwiki.org/index.php/Cell_phones_and_brain_tumors, http://en.wikipedia.org/wiki/Microwave#Health_effects, http://en.wikipedia.org/wiki/Electromagnetic_radiation_and_health eta http://en.wikipedia.org/wiki/Mobile_phone_radiation_and_health).
Hau sinisten ez baduzu siniskeria delako, eta zuk sinisten duzuna siniskeria ez bada, ondo irudituko zaizu froga egitea maite duzun Wifi igor-gailuarekin. Maitalea merezi duen tokian jar dezakezu, ohe burukotik zm gutxitara. Oso posible da muga legala baino 100 edo 500 bat aldiz aldiz gutxiagoko inmisioa jasatea. Nahi duzunean neur dezakegu esperimentuaren datu zehatzak biltzen hasteko. Frogatu eta kitto. Hanka tartean sartuta ere muga legaletik oso urrun egongo zara. Denboralditxo bat egin. Urte bat adibidez. Eta gero, lehenago beste ondorio batzutara heltzen ez bazara, kaltegarritasun eza dokumentatzen dugu.
Nik etxean urteak dira Wifia daukadala eta beti piztuta dago, eta laneko azterketa medikuek beti berdin ematen dizkidate. Ez daukat zuk diozun bezain hurbil, hori egia da (pare bat metrora egongo da eta pareta bat tartean; baina beste lankide batek badu hurbilago eta berak ere ez du arazorik). Baina beharrik ere ez hurbilago izatea, hori ez delako bere erabilera normala. Frogatuta egongo balitz ere hain hurbil edukitzea kaltegarria dela (eta ez dago), nahikoa da urrutiago jartzea eta kitto (badakizu eragina distantziaren karratuaren proportzioan txikitzen dela).
Egin ditudan neurketatan muga legaletara ez naiz inoiz hurbildu,
laurdenera ere ez, eta egia esateko, nahi ere ez, 20 mW/m2 tik gora ez
baitut denbora askorik jasaten.
Berrian zenioen (http://paperekoa.berria.info/agenda/2010-01-14/028/002/%C2%ABHemengo_eskoletako_wifi_uhinen_maila_legez_kanpokoa_litzateke_Salzburgon%C2%BB.htm) hori eman zizula sei eramangarri soilik piztuta zeudenean, ez? Ba ni sarritan egon naiz hori baino askoz Wifidun eramangarri gehiago piztuta zeuden tokietan eta inoiz ez dut ezer nabaritu, arraroa zuk hainbeste nabaritzea... Ez al da gehiago neurgailuaren eragin psikologikoa izango? Nik ere froga bat egitea proposatuko dizut: zure neurgailu hori gabe, norbaitek jar zaitzala tokietan non zuk ez dakizun igorpen elektromagnetikorik dagoen edo ez edo zenbatekoa dagoen, eta ea asmatzen duzun zeinetan zauden 20 mW-tik gora.
    Igor Leturia