[Euskaraldia-Elgoibar] HIRU OHAR TXIKI

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elgoibarkoizarra a bildua elgoibarkoizarra.eus
Or, Aza 16, 13:13:18, CET 2018


Eguerdi on, denoi! 

Astebete baino ez da falta Euskaraldia ariketari ekiteko. Azaroaren 23an ekin eta abenduaren 3an emango diogu amaiera.  

Hiru ohar, motz-motz:

a) Dagoeneko 1.293 lagunek eman dugu izena ariketan parte hartzeko. Animatu zuen ingururkoak ere! Azaroaren 23ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. 

b) Elgoibarren denok batera ekingo diogu ariketari. Hasiera-ekitaldia Maalako parkean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Azaldu! 

c)  Pasa, mesedez, txapak jasotzera, oraindik jaso ez duzuenok. Elgoibarko Izarraren bulegoan goizez (11:00-14:00), edota Euskaraldia lokalean arratsaldez (18:00-20:00).


Eskerrik asko, denoi!


Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/euskaraldia-elgoibar/attachments/20181116/5042d5e6/attachment.html>


Euskaraldia-Elgoibar posta zerrendari buruzko informazio gehiago