[Euskaraldia-Elgoibar] Hastera goaz!

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elgoibarkoizarra a bildua elgoibarkoizarra.eus
Ast, Aza 22, 20:05:00, CET 2018


Hastera goaz, bai! 

Dena prest daukagu EUSKARALDIA ariketa sozialari hasiera emateko. Gaur gauerdian ekingo diogu.

Euskal Herriko datuak ere jaso ditugu. 196.000 lagunek eman dute izena. Izugarria! Demasa! Nahi duzuen moduan definitu. 
Lurraldeka banatuta: Araban: 17.500. Bizkaian: 68.500. Gipuzkoan: 84.000. Ipar Euskal Herrian: 5.500. Nafarroan: 20.500. 

Elgoibarri dagokionez, berriz, 1.600 lagun inguru gaude izena emanda une honetan. Guk hasiera batean pentsatzen genuena baino bastante jende gehiago animatu gara. Poztekoa, benetan!  

Besterik ez. Eskerrik asko eta zorionak, denoi! Gure herria eta gu geu euskaldunagoak izateko beste pauso bat ematera goaz. 

A, eta ez ahaztu bihar hitzordua dugula Maalako parkean. 18:30ean bilduko gara.

Bihar arte!


Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea 





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/euskaraldia-elgoibar/attachments/20181122/3481791c/attachment.html>


Euskaraldia-Elgoibar posta zerrendari buruzko informazio gehiago