[Euskaraldia-Elgoibar] Erdibidera heldu gara!

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elgoibarkoizarra a bildua elgoibarkoizarra.eus
Ost, Aza 28, 13:57:02, CET 2018


Eguerdi on, denoi!

Heldu gara Euskaraldia ariketaren erdibidera! 

Zer moduz joan da orain artekoa? Uste baino hobeto? Hasi gara poliki-poliki hizkuntza ohiturak aldatzen? Ondo! Jarri txapa agerian eta eutsi ariketari abenduaren 3ra arte.   

1.800 lagunek eman dugu izena, azkenean, Elgoibarren. 1.240 ahobizi eta 556 belarriprest. 

Irakurri al dituzue Euskaraldiari lotutako bizipenak? Irakurri, tarte bat hartzeko moduan zaudetenean, poz eta energia iturri dira eta; oso baliagarriak, gainera, ariketari gogotsu eusteko . Eta, animatzen bazarete, idatzi zuen esperientziak edo bizipenak, beste batzuek irakurtzeko: https://euskaraldia.eus/bizipenak/

Horixe, gaur esan nahi genizuena. 

Segi Euskaraldia egiten!

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea 




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/euskaraldia-elgoibar/attachments/20181128/c9b239d5/attachment.html>


Euskaraldia-Elgoibar posta zerrendari buruzko informazio gehiago