[Euskaraldia-Elgoibar] Amaiera ekitaldia, UDALETXEKO ARKUPEAN

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elgoibarkoizarra a bildua elgoibarkoizarra.eus
Ast, Aza 29, 19:54:33, CET 2018


Hasiera guztiek izaten dute amaiera bat, eta Euskaraldia ariketak ere izango du berea. 

Abenduaren 3an, astelehenean, emango diogu amaiera hamaika eguneko iraupena izan duen ariketa sozialari.  

UDALETXEKO ARKUPEAN bilduko gara elgoibartarrok, iluntzeko 19:00etan, eta Euskaraldia guretzat zer izan den kontatuko diogu elkarri, txokolate beroa eskuan dugula. Hamaika egunotako bizipenak eta sentimenduak partekatuko ditugu.  

Euskaraldia ariketan izena eman duzuen guztiok zaudete gonbidatuta.

Eutsi ariketari azken hiru egunotan eta astelehenera arte!

Elgoibarko EUSKARALDIA Taldea 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/euskaraldia-elgoibar/attachments/20181129/104de8f7/attachment.html>


Euskaraldia-Elgoibar posta zerrendari buruzko informazio gehiago