[itzul] galdegaia eta aposizioa

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ast, Uzt 1, 11:29:36, CEST 2004


Kaixo; egokia iruditzen zait, ez baitut ikusten beste aukera hoberik. Honela
ere eman daiteke, nahi izanez gero:
Ondoren, Sozialista Abertzaleen ordezkari Otegi jaunak dau berbea
 Ondoren, Euzko Abertzaleen ordezkari Egibar jaunak du hitza.
 Ondoren, Talde Popularreko bozeramaile Barreda jaunak du hitza.

Aurretik doana oso luzea ez bada sinpleagoa izan liteke eta kasu-marka
bakarra erabiltzea ahalbidetzen du.
Txema Yarza





----- Original Message -----
From: "Remiro, Mercedes" <m.remiro a bildua parlam.euskadi.net>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, July 01, 2004 11:11 AM
Subject: [itzul] galdegaia eta aposizioa


> Zuen iritzia jakin nahi nuke galdegaiarekin zerikusirik duen kontu batez.
> Zehatzago esanda, galdegaiaren lekuan, aditzaren aurreko kokagune
horretan,
> aposizioa onar liteke ondorengo kasuetan?
>
>
>
> Ondoren, Sozialista Abertzaleen ordezkariak, Otegi jaunak, dau berbea
> Ondoren, Euzko Abertzaleen ordezkariak, Egibar jaunak, du hitza.
> Ondoren, Talde Popularreko bozeramaileak, Barreda jaunak, du hitza.
>
>
> Legebiltzarrean, hamarretik bederatzian, horrelako esamoldea erabiltzen
> baitute bilkuretako presidenteek hitza ematerakoan (eta haiek esan bezala
> guk idatzi, noski):
>
>
> Gutako batzuek, haustura edo etete itxuragabeko hori disimulatzearren,
> aditzaren aurreko koma kentzen dugu. Konponbide eskasa, ordea.
>
> Zer deritzozue kontu horri?
>
> A! Inportantea da osagai hurrenkera hori errespetatzea, hau da: lehenengo,
> taldea (txanda taldearena baita), eta gero, pertsona.
>
>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago