[itzul] Arte, batera ala bereiz?
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Uzt 1, 13:23:17, CEST 2004
Euskaltzaindiak «arte» hitz elkartuetan batera ala bereiz idatzi behar
ote den esaten duena aztertzen hasi gara, eta paragrafo honekin topo
egin dugu:
«Loturik ematen diren nazioarteko, jendaurreko, prentsaurreko,...
formetarako ikus AAAren 11.5. atalean eta ondoren, idazkerari
buruzkoetan, esaten dena.»
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0025.htm
Inork badaki zer den «AAAren» hori?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago