[itzul] Re: % zenbakiari lotuta ala aparte
Irene Arrarats
iarrarats a bildua berria.info
Or, Uzt 2, 15:36:19, CEST 2004
Arratsalde on:
> Plural ala singular ez nuke jakingo orain, baina beste forma hau bai
> gomendatzen
> zuela estilo liburu horrek:
>
> - %20 inkestatuk uste du(te)...
'Egunkaria'-ren estilo liburuan (2001), ontzat ematen zen forma hori,
baina ez zen gomendatzen besteen gainetik. Hona hemen ehunekoei buruzko
zatia (83. or):
5.1.12. Ehunekoak-
-Ehunekoak zifraz ematen dira, % zeinua aurretik dutela (loturik): %5,
%10...
- Ehunekoak zenbaki arruntak bezala deklinatzen dira, zenbakiaren
amaiera kontuan hartuta:%5ek, %8k...
- Artikulurik gabe deklinatu behar dira ehunekoak: %5 etorri dira (ez
%5a* etorri da*), %5ekegin dute, %5i gertatu zaie...
- Erreferentziazko izena plurala denean, aditza ere pluralean eman
behar da, aurreko adibideekerakusten dutenez. Beste batzuetan,
erreferentziazko izena singularra da, eta aditza ere hala joatenda:
Aurrekontuaren %40 Udalak bete du.
- Artikulua beharrezkoa da inoiz, ehunekoa inguruak mugatua
denean: Gainerako %60a publizitate bidez lortu nahi da.
-Bi joskera hauek dira egokiak:
Langileen %10ek istripuren bat izan dute inoiz.
%10 langilek istripuren bat izan dute inoiz.
ez bai esan
%5a alde dago %5 alde daude ehuneko bost
alde daude
%5ak ez daki euskaraz %5ek ez dakite / %8k... ehuneko bostek /
zortzik...
%5ari ematen diote laguntza %5i ematen diete / %8ri... ehuneko bosti /
zortziri...
%40a jarri du Udalak %40 eman du Udalak ehuneko berrogei eman du...
gainerako %60, falta den %60 gainerako %60a, falta den %60a...
Irene Arrarats
El 02/07/2004, a las 12:04, Luistxo Fernandez escribió:
> Paúl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:
>
>>
>>
>>
>>
>> Egun on, Egunkariaren estilo liburuan uste dut ez datozela bat.
>> Joskera hau
> egokitzat jotzen du: "%5ek ez dakite euskaraz" vs Asier Larrinagaren
> "inkestatuen %20k uste dute".
>>
>> Zein erabili?????
>
> Plural ala singular ez nuke jakingo orain, baina beste forma hau bai
> gomendatzen
> zuela estilo liburu horrek:
>
> - %20 inkestatuk uste du(te)...
>
> Luistxo
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: text/enriched
Tamaina: 3428 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040702/199638f9/attachment.bin>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago