[itzul] Duenetakoa
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ast, Uzt 8, 10:46:40, CEST 2004
Esan dezadan aurren-aurrena hizketan "dute" eta ez "due" esaten dutenetakoa
naizela. Beharbada, horregatik oker egon naiteke, baina egia esan oso
bitxia gertatzen zait "balio gehien duenetakoa da" bezalako esaldiak
entzutea, eta are bitxiago irakurtzea.
Hori bezala, nire ustez agramatikalak lirateke honako hauek ere:
*Maiz etortzen denetakoa da (Maiz etortzen direnetakoa da)
*Bere lana ongi egiten dakienetakoa da (Bere lana ongi egiten
dakitenetakoa da)
...
Baina Google-k gezurtatzen du nire ustea:
duenetakoa 62 emaitza
dutenetakoa 52 emaitza
dakienetakoa 1 emaitza
dakitenetakoa 0 emaitza
Eta gainera, Xuxenek onartu egiten ditu.
Non bila dezaket argia?
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago