[itzul] Semipresencial
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Uzt 8, 11:47:19, CEST 2004
Hirugarren aldia da 'presencial' malapartatu hori Itzulisten agertzen
zaiguna (2000ko apirilean eta 2002ko otsailean ere agertu zen), orain arte
asmatu ez dugun seinale. Mailegatzeko uzkur gabiltza, antza (Hiztegi Batuan
'presentatu', 'presente' eta 'presentzia' izanagatik). Normala da, inguruko
erdaretan ere 'presencial/présentiel/presential' formaz gainera, beste
batzuk ere badabiltza: 'in-class, traditional...'. Kontua da beste
irtenbideek ez digutela beti balio.
2000ko hartan, hau idatzi genuen:
---------------------
<<"presencial" delako hori zer den dagoeneko erantzun dute hainbat lagunek.
"presencial o virtual" bikotea erabiltzen da maiz edo "presencial o a
distancia" bestela. Euskaraz nola eman? "Ikasgelako ikastaroa" proposatu du
norbaitek. Batzuetan balio lezake, baina kontuan izan, askotan,
bideo-konferentzia bidez denean behintzat, bi ikasgela erabili ohi direla:
batean irakaslea eta ikasle batzuk daude eta beste ikasgela batean, beste
toki batean dagoen ikasgela batean alegia, beste ikasle batzuk egoten
direla, bi ikasgelen artean bideo-konferentziako lotura dagoela. Beraz,
"ikasgelako ikastaroa" ez da oso zehatza. Ikus nola erabiltzen den auzo
erdara batzuetan:
ingelesez: presential
frantsesez: présentiel
gaztelaniaz: presencial
portugesez: presencial
katalanez: presencial
"presentzial" egiteko arazo handirik ez dut ikusten, egia esan.>>
---------------------
'semi presencial' delako hori mailegatu nahi ez bada, niri ez zait irtenbide
txukunik bururatzen ('erdizka' eta horrelakoekin hasi beharko genuke
bestela), baina nork daki. Googlen arakatuta, ikusten da
'semi(-)presencial/semi-présentiel/semi-presential' badagoela erdara
nagusietan, frantsesez eta ingelesez ugaria ez bada ere.
Mailegatzeko orduan, 'erdi-presentzial' gabe, loturik, 'erdipresentzial',
egitea hobe, izenondoetan 'erdi' loturik idatzi ohi da eta (erdiautomatiko,
erdieroale, erdizirkular, erdikoniko, erdipubliko, erdiarido, erdipolar,
erdikonbergente, erdilogaritmiko, erdipasibo, erdigogor, erdigozo...).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: ITZULTZAILEA (EUSKARA) [mailto:euskara a bildua bergara.net]
Enviado el: jueves 8 de julio de 2004 9:28
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Semipresencial
Egun on,
arazotxo bat topatu degu.
Ikastaro batzuk ari gara itzultzen, eta batzuk dira presenciales eta besteak
a distancia. Ondo moldatuta geunden gure ustez, aurrez aurreko eta urrutiko
jarrita. Baina semipresencial agertu zaigunean, dena hankaz gora: ezingo
dugu ba erdi aurrez aurreko jarri, ezta? Zer da hobea, presentzial jartzea,
eta, hartara, erdi-presentzial jarrita dena konponduta?
Eskerrik asko.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago