[itzul] Duenetakoa
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ast, Uzt 8, 13:03:39, CEST 2004
Zuk arrazoi. Nire ustez ere plurala behar du.
"Etorri direnetako bat" esaten dugunean, "etorri diren pertsonetako" dago
azpian.
"Etorri denetako bat" esanez gero, "bat" horrekin lotzen dugu aditza, eta
lotura logiko zuzena da, baina gramatikaz, "-etako" horrek plurala
adierazten (eta eskatzen) digu.
X.
el 8/7/04 09:46, Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org en
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org escribió:
>
> Esan dezadan aurren-aurrena hizketan "dute" eta ez "due" esaten dutenetakoa
> naizela. Beharbada, horregatik oker egon naiteke, baina egia esan oso
> bitxia gertatzen zait "balio gehien duenetakoa da" bezalako esaldiak
> entzutea, eta are bitxiago irakurtzea.
>
> Hori bezala, nire ustez agramatikalak lirateke honako hauek ere:
>
> *Maiz etortzen denetakoa da (Maiz etortzen direnetakoa da)
> *Bere lana ongi egiten dakienetakoa da (Bere lana ongi egiten
> dakitenetakoa da)
> ...
>
>
> Baina Google-k gezurtatzen du nire ustea:
>
> duenetakoa 62 emaitza
> dutenetakoa 52 emaitza
>
> dakienetakoa 1 emaitza
> dakitenetakoa 0 emaitza
>
> Eta gainera, Xuxenek onartu egiten ditu.
>
> Non bila dezaket argia?
>
>
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Donostia Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago