[itzul] Euskal letren izena

gilentxo gilentxo a bildua yahoo.it
Or, Uzt 9, 20:51:58, CEST 2004


Kaixo. Burua hartu didan kontu bat azaldu nahi dizuet, eta da euskal 
letren izenen gainekoa.

Euskaltzaindiaren araberako euskal letren izenak dira:
a, be, ze, de, e, efe, ge, hatxe, i, jota, ka, ele, eme, ene, eñe, o , 
pe , ku, erre, ese, te, u, ube, ube bikoitz, ixa, i greko eta zeta

Eta nik diot horiek gaztelaniazko letren izenak direla, zeren beste 
hizkuntzetan ezberdin esaten baitira. Bestela esanda, Gaztelania -via 
Hegoalde- eredua hartu da (ezohiko gauza ez dena). Ziur nago Espainia 
aldeko euskal idazleek izen horiek usatu dituztela  beren idazkietan, 
baina eta  Iparraldekoek?  Frantsesarenak segur aski. Orduan, zergatik 
ez hartu kontuan bi erdara horiek eta ez bat bakarrik?

Proposamen berriren bat ere ikusi dut inoiz (jija).

Bada, izen horiei dagokienez, puntu batzuk nabarmendu nahi ditut:  

-Uste dut goiko zerrendatik guztiz espainolak diren "hatxe" eta 
"ube"-ren kasuak bereziki aztertu beharko liratekeela.

-"Jota",  "ube bikoitz" eta "i greko"-ri  bezainbatean,  espainolarenak 
soilik ez diren arren,  bestelako aukerak ere daudela  jakin beharko genuke.

-Alde batetik "be", "ze", "de"... eta bestetik "ele", "eme", "ene"...  
letren arteko ezberdintasuna, hasierako  "e-" alegia,  ohikoa da 
hizkuntza askotan, eta  badu logika (orain ez dut gogoan zehazki zer 
den), baina beste hizkuntza batzuek denak berdintzen dituzte: "be", 
"ze", "me", "ne"...

Puntu horiek kontuan hartuta, nago euskal letren izenak (beste gauza 
askorenak bezala) berriz aztertu beharko liratekeela. Zuen iritzia jaso 
nahi nuke, eta gai interesatzen bazaizue nire proposamenak emango dizkizuet.

Agur.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago