[itzul] Re: pestaña

gilentxo gilentxo a bildua yahoo.it
Ast, Uzt 15, 17:03:24, CEST 2004


          Hona Windows Glosarioaren ingelesezko eta gaztelaniazko 
bertsioek "tab" berbakiaz ematen duten definizioa:


          Tab:
    A section of a window which acts like the tabs on file folders.
    Clicking on a tab label bring that portion of the dialog to the
    front so you can see it.
          Tab:
    Ficha, etiqueta o rótulo es una sección de una ventana que actúa
    como las etiquetas de las carpetas de archivos. Haciendo un clic en
    una etiqueta, se trae al frente esa parte del diálogo, de forma que
    entonces pueda verlo.  


    Hortaz, "tab"-en adiera horren jatorrian fitxa-liburuetan sekzioak
    banatzen dituzten  irtenune edo etiketatxoetarik bakoitza dugu.

    Gaztelaniak hiru izen ematen ditu "tab" itzultzeko: "ficha",
    "etiqueta" eta "rótulo". Horiek ikusita nago ez ote duten euskarazko
    terminologoek gaztelanian barreneko itzulingurua egin "tab"
    ingelesezkoa "fitxa" bihurtzeko.

    Gaztelaniazko definizioari erreparatuta, esango nuke "etiqueta"
    dela, hizkuntza horretan, ingelesezkoa itzultzeko hitz egokiena.

    Honek beste kontu bat azaleratzen du: euskaraz fitxa-liburuetako
    irtenune horiei nola esan behar diegu? Etiketa?

    Nik norbaitek adierazitako "koska" edo are "koxka"-ren alde egiten
    dut,  eta hitz hori bera erabiliko nuke  informatikako adieran ere.
    Beharbada forma konposatu batean: "fitxa-koxka", esaterako, labur
    esanda "koxka" ematen duena.

    Azkenik, nahiz eta Hiztegi Batuak "fitxa" forma ontzat hartu duen,
    logikak agintzen du "fixa" izan beharko lukeela.

    Beraz: "(fixa-)koxka" da nire orainengo proposamena.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago