[itzul] Thread

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Uzt 20, 13:31:50, CEST 2004


Posta zerrendatan, mezu batzuek «haria» hasten dute: gai baten inguruan 
lehen mezu bat agertzen da (esate baterako, mezu hau hari baten hasiera 
izango da ItzuLen), eta mezuari emandako erantzun guztiekin batera, 
«haria» osatzen da.

Ingelesez «thread» esaten zaio horri, eta euskaraz «haria» erabiltzen 
ari gabe, lasai asko.

Gazteleraz, berriz, zalantza sortu zait, «hilo» nahiko adierazgarri ote 
den. Beste irtenbiderik ikusi duzue?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago