[itzul] Le fardier
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Uzt 28, 11:54:07, CEST 2004
Koadro batzuen errotulaziorako:
Izenburua: .- Le fardier
(3 zaldi, lerroan, mukuru betetako orga edo gurdi batetik tiraka;
aldamenean, orgazaina oinez).
Academie française 1992
(1)FARDIER n. m. XVIIIe siècle. Dérivé de farde I ou de fardeau..
Véhicule à deux ou à quatre roues, dont le plateau est très bas et qui
sert à transporter des blocs de pierre, des grumes ou d'autres matériaux
lourds. HIST. Fardier de Cugnot, la première automobile, à vapeur,
construite en 1771 par Cugnot, ingénieur du génie militaire, et destinée
à remplacer les attelages de l'artillerie de campagne.
Egindako kontsultetan topatutakoek orga edo gurdiari, automobilari,
erremolkeari... (eta kasu batean baita zaldiari berari ere) egiten zieten
erreferentzia, baina bat ere ez ogibideari. Ordea, gaztelaniazko aurreko
bertsioan (artelanen izenek muda eta ukiezinak baldin badirudite ere,
dantza polita izaten da, garai eta toki batzuetatik besteetara) "Le
fardier. Carretero francés" jartzen zuen.
Dauzkadan datuen arabera, "Le fardier"en ordain Orga" ematekotan nago,
baina kontsulta hor doa badaezpada frantsesean aditua den bateon bat (edo
beste inor) besterik aholkatzen duen...
Joserra Beloki
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago