[itzul] Itzulezina

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Uzt 30, 08:10:40, CEST 2004


Anjel Lertxundiren zutabea gaur Berrian:

Itzulezina
Anjel Lertxundi

Gustatzen zait Jacques Derrida filosofoak Helene Cisoux idazleari 
aitortu diona: «Itzulezintasunak gidatzen ditu nire testuak: idatzitako 
esaldia jar dadila betirako zorretan hizkuntzarekin, hori da bilatzen 
dudana». Derridak esan bezalakoak dira testu itzulezinak: hizkuntzari 
lotuak gelditu direlako, atzera bueltarik ez dutenak. Poesia eta 
filosofia-klase bat horregatik dira hain itzulgaitzak: hizkuntzari 
itsatsiak daude.

Dabilen harriari ez zaio goroldiorik itsasten, baina idazleak irrika 
behar du emaitza itzulezina itsasteko dabilen harriari hizkuntzari. 
Goroldioa bada emaitza, aise eroriko zaio hizkuntzari. Harriarekin harri 
egingo den zerbait iraunkorragoa bilatu behar du idazleak.

Ez dirudi oraingo bideak eta usteak hortik doazenik. Baina idazleok ez 
baldin badugu dabilen harria lantzen eta geure garaien premietarako 
zizelkatzen, nork?

http://tinyurl.com/46prz

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago