[itzul] Aditz trinkoa

itzul itzul a bildua hernani.net
Or, Uzt 1, 13:41:00, CEST 2005


Kaixo berriz, 
aspaldi samarreko testu batekin nabil, euskaratzen eta, arkaikotasuna-edo eman nahian, "esan zion" jarri ordez aditz trinkoa erabiltzen hasi naiz, baina ezin topatu egokirik. Azken finean diotso-ren lehenaldia jartzea besterik ez da baina...

Niri belarrira "ziozkun" (hark guri) aditzak ondo ematen dit, eta horren bidetik jo dut hark hari x esan (diotso) adierazteko.Baina Xuxenek, nik baino gehiago jakin, ez dit onartzen. Lankide batek aditzen taulan begiratu du ziurtatzeko, eta ez omen da agertzen nork nori nor kasu horretarako. 

Hala da?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago