[itzul] Trados eskuko ordenagailuan...
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Uzt 1, 14:42:45, CEST 2005
> Egun on, eskuko ordenagailuan "Alt+Num+" ezin daiteke egin Trados
> erabiltzean, ezta? (bueno, egin bai baina ez dabil...). Eta ez dago
> beste teklarik...?
Tradosen bertan ez duzu modurik izango lasterbide hori aldatzeko.
Wordetik egin behar duzu. Segidan doan azalpena da Word97 gazteleraz eta
Trados 6.5 kontuan hartuta. Zure Word eta Trados bertsioak ez badira
horiek berak, agian gauza zertxobait alda daiteke.
1 - Worden, dokumentu zuri bat zabalduta duzula, jo menura:
Herramientas, Personalizar; leiho horretan, behean eskuinean Teclado
botoia sakatu.
2.- Personalizar teclado leihoan, ezkerreko Categorías zerrendan, jo
Macros atalera, zerrendaren amaieran ia. Eskuineko Macros zerrendan,
bilatu hau: tw4winSetCloseOpenGet.Main.
3 - Makro hori hautatzen duzunean, azpian Teclas activas atalean
Alt+TECLA DE ADICION agertuko da. Ezkerrean, Nueva tecla de método
abreviado atalean jarri kurtsorea, eta sakatu teklatuan konbinazio berri
bat (adibidez, Alt+Z, hori da, Alt tekla eta z biak batera).
4 - Konbinazio berri hori lehendik beste ezertarako esleitua baldin
badauka, azpian abisatu egingo dizu. Libre baldin bada, (sin asignar)
agertuko da. Orduan, eskuineko Asignar botoia sakatu, Cerrar, eta kito:
tekla konbinazio berriak lan hori egingo du.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago