ER: [itzul] 500 cc
Juan Garzia Garmendia
juan.garzia a bildua ehu.es
Ast, Uzt 7, 12:24:43, CEST 2005
Ez naiz mezu honetaz bakarrik edo bereziki ari, baina, oro har, guztiok (eta
neu lehena) plaza bizkor honetan isurtzen ditugun huts askotarikoak
gorabehera, gehiegi eskatzea al litzateke, itzultzaileon artean, edozein
txat arruntetan baino zorroztxeago zaintzea gutxieneko puntuazioa eta
ortotipografia? Elkarrekiko adeitasun kontua iruditzen zait niri hori, eta
ez arau-inposaketa.
Nik behintzat estimatuko nuke.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Eneko Perez
Bidalia: osteguna, 2005.eko uztailak 7 12:06
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] 500 cc
epa,
zalantzatxo bat, edarietan, gaztelaniaz 500 cc agertzen denean, euskaraz
nola ematen da?
milesker
---------------------------------
Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago