ER: [itzul] KIROL-MASAJEA

Juan Garzia Garmendia juan.garzia a bildua ehu.es
Or, Uzt 8, 09:04:35, CEST 2005


Guztiz ados, eta "masaje" errepikatzearen alde.
Beharbada, non jartzekoa den, bi zatitan ere eman liteke:

	MASAJEA
Kirolekoa eta terapeutikoa

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Alfontso Mujika
Bidalia: osteguna, 2005.eko uztailak 7 18:30
Nora: Gureanbai; ItzuL
Gaia: RE: [itzul] KIROL-MASAJEA


Niri ez zait egokia iruditzen. Ohiko arazoa da: erdaraz izen bat bi
adjektibo erreferentzialez kalifikatuta dagoenean, eta euskaraz horietako
bat 'izen+izen' hitz-elkartearen bidez ematen denean, nola jokatu?

(1) 'kirol-masajea eta terapeutikoa'

Nire ustez, (1) izenburua jartzea 'masajea eta terapeutikoa' izenburua
jartzea bezain ulergaitza da. Izan ere, 'kirol-masaje' hitz-elkartea,
kategoriaz, izena da, eta beste edozein izen moduan jokatzen du. Hortaz, ez
dut uste (1) adibidea honela zuzenean deskodetzen edo ulertzen dugunik:

(2) 'kirol-masajea eta (masaje) terapeutikoa'

Eta 'kirol-masaje terapeutikoa' aukera ere ez da irtenbidea, esanahia aldatu
egiten baita (kirol-masaje mota bat deskribitzen du termino horrek, ez bi
masaje mota). Irtenbideak, orduan, bestela bilatu behar dira:

A) Bi adjektibo errefentzialak euskaraz hitz-elkarketa bidez ematea:

(3) 'kirol- eta terapia-masajea'

Kasu honetan, balio lezake (masaje mota bakarra dela uler liteke, dena den;
alegia, aldi berean kirolezkoa eta terapeutikoa dena. Baina, orduan, gauza
bera esan liteke gaztelaniazko jatorrizkoari buruz). Nolanahi ere, badakigu
aukera hori ez dela beti erabilgarria, batzuetan adjektibo erreferentzialak
berezko esanahia baitu, eta, ondorioz, ez dago haren erreferenteaz
ordezkatzerik ('energia nuklear' ez dugu 'nukleo-energia' esaten euskaraz).
Adibidez,'marketing electrónico y relacional' ez genuke 'elektronika- eta
harreman-marketina' egingo. Bestelako irtenbideak behar dira:

B)Izena errepikatzea, horixe baita jatorrian dagoena:

(4) 'kirol-masajea eta masaje terapeutikoa'

Aukera gehiago ere bila litezke, hala nola 'masaje terapeutiko eta
kirolekoa' gisakoak, baina ez dira hain gogobetegarriak eta kasu
'zailagoetarako' utziko nituzke.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Gureanbai
Enviado el: jueves, 07 de julio de 2005 16:57
Para: ITZUL
Asunto: [itzul] KIROL-MASAJEA


Arratsalde on!

"Masaje terapeútico y deportivo"-ren itzulpen egokia al da kirol-masajea eta
terapeutikoa?

Eskerrik asko,

Amaia.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago