[itzul] Kexa bat

Agustin Otsoa Eribeko vvzotlaa a bildua vv.ehu.es
As, Uzt 12, 09:34:06, CEST 2005


Atzo arratsaldean esan zidaten Sustatu.com-en nik Itzul-en egindako galdera
bat albiste moduan atera dela.

Lehenengo eta behin, ez zait egoki iruditzen Itzul-en eginiko
galdera-erantzunak munduan barrena zabaltzea. Nekienaren arabera, Itzul
zerrendan nolabaiteko pribatutasuna errespetatu beharra zegoen. Hala uste
dut oraindik ere. Aurrerantzean, ordea, ez dut horren alegrantziaz
galderarik edo eskaerarik egingo.

Bigarrenik, kasu honi dagokionean, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren izen
korporatiboari dagokionean, komeniko litzateke berria ahalik eta lasterren
kentzea, honelaxe esan didate niri mesedea, eta ez enkargua, eskatu
zidatenek, izenon eremuak norbaitek erregistra ez ditzan.

Bego, orduan, neure protesta.

Agustin Otsoa Eribeko Landa
EHUren Arabako campuseko itzultzailea
agustin.otsoaeribeko a bildua ehu.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago