[itzul] desahogo de vivienda
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile.ei a bildua eibar.net
As, Uzt 12, 10:15:04, CEST 2005
Zeharo ados. Nik horrela erabiltzen dut eta inor ez zait sekula kexaka
etorri bere etxebarruko "hormak arindu" ditudala ulertuta...
"Trastetegia" ala "trasteleku"?. Larregikoa iruditzen zait -tegi hori...
-----Mensaje original-----
De: Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org [mailto:Pello_Goikoetxea a bildua donostia.org]
Enviado el: lunes, 11 de julio de 2005 12:07
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] desahogo de vivienda
Nik ez dut 'arindu' erabili ezinik ikusten hor. Armairutik neguko arropak
atera eta gero arinduta utzi dugula esaten dugu, eta ez dugu esan nahi
karga kendu diogula bakarrik, baizik eta despejatuta utzi dugula ere bai.
Lehen esan dudan bezala, lasai erabiliko nuke 'arindu' nik hor. Gehitxo
iruditzen bazaizue, 'nolabait'-edo antzekoren bat sartu eta modalizatu
liteke pixka bat ('etxebizitza nolabait arintzeko bestetarako ez dela
erabiliko lokala' esate baterako), baina 'nolabaitik' gabe ere jarriko nuke
nik.
Iruditzen zait batzuetan zorrotzegi jokatzen dugula hitzekin, esan nahi
bakar bat izatera behartzen ditugula, eta beti-beti ere ez da preziso
izaten. Nire irudipena besterik ez da.
Segi ondo.
"itzul"
<itzul a bildua hernani.ne
t> Para
Enviado por: <itzul a bildua postaria.com>
itzul-bounces a bildua pos cc
taria.com
Asunto
[itzul] desahogo de vivienda
11/07/2005 07:50
Por favor,
responda a
ItzuL
<itzul a bildua postaria.c
om>
Egun on,
norbaitek baimena eskatu du leku bat egokitu eta trastetegia jartzeko.
Baimena emateko baldintzen artean, hauxe:
El uso del local será exclusivamente el de desahogo de vivienda.
Guk ulertzen dugu, nolabait, trastegi hori etxebizitzaren gehigarri izango
dela; beraz, itzultzerakoan, ezin "arintzeko" edo antzekorik jarri. Zer
beste jarriko zenukete?
Eskerrik asko
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago