RE: [itzul] seguirán el Plan de cerca

Rey Escalera, Fernando (Itzulzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Uzt 19, 11:19:15, CEST 2005


"Orpoz orpo darraite/jarraituko dute"


Barkatu atrebentzia, baina "seguirán el Plande cerca" gaia bazter batean utzita, "darraite" horri buruzko komentarioa egin nahi dut nik.
Badakit izugarri zabaldu dela "darrai" eta "darraite", baina berez, nik dakidala, gaizki eratutako adizkiak dira. Jarraitu (jarraiki) aditzaren forma trinkoa nor-nori erakoa da eta, hortaz, darrait, darraio, darraigu, darraizu, darraie... dira forma zuzenak. Semantikari dagokionez, atzetik joan, segika joan, eta ez zerbaitetan iraun.

Oso modan jarri zen Jarrai erakundeak, oker ez banago, "borrokak aurrera darrai" leloa sortu zuenean.
"La lucha continúa" esateko aski dugu borrokak (aurrera) jarraitzen du.

Ongi esanak onartu, gaizki esanak barkatu.

Fernando Rey.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago