Bakarren bat 'Jainkoaren bideetan zehar' dabilela irakurriko banu, seminariora joan dela, edo esperientzia mistiko izugarriren bat izan duela pentsatuko nuke. Gainerakoan, 'bazterrik bazter ibili', 'harat honat ibili', 'hor nonbait ibili', 'nora ezean ibili'... esango nuke nik 'Por esos mundos de Dios' adierazteko.