[itzul] Venus

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Uzt 22, 10:42:41, CEST 2005


'Artizar', letra larriz idatzita ere, izen arrunten deklinabide-eredua du
(Artizarra, Artizarrak, Artizarreko, Artizarraren....). Ez da izen bereziak
bezala deklinatzen (*Artizar, *Artizarrek, *Artizarko, *Artizarren...). hori
egiaztatzeko aski da OEHko adibideak ikustea.

Ale batzuk:

Hunek iratzarririk artizarra zerutik
Artizarra zeruan agertzen denean
Artizarrak berzetarik abantaila darama
Artizarraren begiaren eztia
Artizarraren pare agertu zitzaigun hasi-hasieratik

Esan gabe doa, -ko/-en erabiltzea beste kontu bat da.

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Leire Mendizabal
Enviado el: viernes, 22 de julio de 2005 10:27
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Venus


Euskaltzaindiaren eta Elhuyarren hiztegien arabera,
"artizar" da hitza, beraz, nik Artizarreko jarriko
nuke.


Leire Mendizabal Iturrioz
Tel: 675709551



______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago