[itzul] ha devenido un acto firme y consentido

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Uzt 29, 14:59:41, CEST 2005


Sentitzen dut, Karlos, baina iruditzen zait memoria horretan aurkitu duzun
itzulpena adibide tipiko bat dela norabide bakar batean, eta ez bietan,
funtzionatzen duten itzulpenena.

Alegia, gaztelaniatik abiatuta, "cuando exista un acto firme y consentido"
hori euskaratzeko "aurrez onartua dagoen egintza irmoa denean" erabiltzeak
itzulpen egokia izatearen itxura natural-naturala eman dezake. Baina... zer
gertatzen da euskaldun batek, guztiz zilegi duen bezalaxe, soilik euskarazko
testua irakurtzen duenean? Zehaztasun bereko testu bat eskaintzen al zaio?
Bada, ez: "aurrez onartua dagoen egintza irmoa" izan liteke, ederki asko,
"un acto firme aprobado previamente", eta, gainera, ez luke bestelako ezer
izatearen inolako susmorik piztuko ere. Eta "actos confirmatorios de otros
consentidos" esateko"onartutako beste jarduera batzuk baieztatzen dituzten
egintzen..." horren kasuan ere, gauza bera (eta oraingoan ez naiz sartuko
"confirmatorio" adierazteko "baieztatu" aditza erabiltzearen egokitasunaren
auzian).

Bestela esateko, eta zilegi bekit metafora, gaztelaniaz diharduen
zirujauari, oraingoan ere, bisturi askoz zorrotzagoa eta zehatzagoa eman
zaio euskaraz diharduenari baino.

"Acto firme y consentido" esateko, nik erabiliko nuke "egintza irmo eta X-en
adostasuna duena/X-ekin adostua".

Agian baten batek esan dezake "adostasun" ez dela "consentimiento", baizik
eta "conformidad". Ederki, eztabaida genezake. Baina bisturia dexente
zorroztuko genukeela iruditzen zait.

Xabier Aristegieta

----- Original Message ----- 
From: "Karlos del Olmo Serna" <zumareus a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, July 29, 2005 1:50 PM
Subject: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido


>
> Itzulpen memoria batean topatutakoa
>
>
>
>
>
> f) Cuando exista un acto firme y consentido que sea el fundamento
exclusivo del acto objeto de reclamación, cuando se recurra contra actos que
reproduzcan otros anteriores definitivos y firmes, o contra actos que sean
confirmatorios de otros consentidos, y cuando exista cosa juzgada.
>
> f) Erreklamatutako egintzaren oinarri esklusiboa aurrez onartua dagoen
egintza irmoa denean, aurrez izandako egintza behin betiko eta irmoen
berdinak diren egintzen aurkako errekurtsoa aurkezten denean, edo onartutako
beste jarduera batzuk baieztatzen dituzten egintzen aurka aurkezten
direnean, eta gauza epaitua dagoenean.
>
>
>
>
>
> ---------------------------------
>
> Correo Yahoo!
> Comprueba qué es nuevo, aquí
> http://correo.yahoo.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago