[itzul] GR121.3

Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Mar 3, 14:02:30, CET 2005


Badaezpada ere, arestiko nire mezuan: 

* IZO = Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala 
* GFA = Gipuzkoako Foru Aldundia (hango itzultzaileak, jakina)








-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON)
Enviado el: jueves, 03 de marzo de 2005 13:40
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] GR121.3

Itzulistetik hartuta "ibilaldi handia" jarria omen SHEEren zerrendan.

Ez dakit, litekeena da behin baino gehiagotan atera izatea gai hau plaza honetan, edo ni nahasita egotea, zeren uste baitut orain dela bospasei urte (!) hemendik ere sartu ginela kontu honi buruzko eztabaidan, Itzulist zaharrean, eta bestelako ondorioetara ailegatu ginela. 
Orduan plazaratu ziren iritziei buruzko dokumenturik ez dut, baina haien ondorioz nolabait "adostutako" emaitzen fitxak bai (ez banituen komeni zitzaizkidanak edo nahi nituenak bakarrik altxatu!):

* senderos de gran recorrido: GR = (mendiko) ibilbide luzeak: GR
* senderos de pequeño recorrido: PR = (mendiko) ibilbide laburrak: PR
(alegia, siglak mantentzen ziren, batere aldatu gabe)

Eta fitxekin batera, ohar hau: "IZOrekin hitz egin eta gero; baita Juan Mª Feliu (Mendizaleen Federaziokoa), GFA,..."; esan bezala, uste dut horietako batzuk Itzulistetik etorri zirela, baina baliteke bestela ere izatea, hau da, telefono bidez egindako iritzi-trukearen ondorio.


Mikel Taberna









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago